GARA > Idatzia > Euskal Herria

Ekimena sortu dute Urretxun Iņigo gazteari tratamenduan laguntzeko

GARA |

«Tantaz tanta lagundu Iñigo» proiektua martxan jarri du Urretxu-Zumarragako ikastolako guraso elkarteak, eta ikastola bera, Secundino Esnaola musika eskola, Goierri saskibaloi taldea eta beste zenbait norbanako atxiki dira. Aurkezpenean azaldu zutenez, Iñigo Murua urretxuarrak garuneko infartua jasan zuen jaio aurretik, duela 14 urte. Nahiz eta sendaezineko eritasuna izan, urte hasieratik bizi kalitatea hobetuko dion tratamendua jarraitzen ari da Galizian, Santiago de Compostelako erietxe pribatu batean. Garestia da eta babes ekonomikoa eman nahi diote. Horretarako, zozketa txartelak saltzen ari dira eta ekainerako ekintzak prestatu dituzte, Gorka Hermosa akordeoi-jotzailearen kontzertua eta ikastolako ikasleen emanaldia, esaterako.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo