GARA > Idatzia > Kultura

Azkena Rock jaialdiak, beste bederatzi talde iragarrita, ia osorik du ekaineko kartela

p054_f02.jpg

GARA | GASTEIZ

Gasteizen ekainaren amaieran ospatuko den Azkena Rock Festivalek bertan parte hartuko duten beste talde batzuen izenak iragarri ditu. Antolakuntzak jakinarazi duenez, beste hiru taldek ere baieztatu dezakete oraindik euren parte-hartzea, baina kartela ia osorik dago.

Gasteizko jaialdiaren hamabigarren edizio honetara etorriko dira The Gaslight Anthem, Walking Papers, Jj Grey & Mofro eta Sex Museum bezalako taldeak. Horiekin batera taula gainera igoko dira Uncle Acid & The Deadbeats, Heaven’s Basement, Horisont, Troubled Horse eta Los Zigarros. Guztira hogei talde dira oraingoz Mendizabalako gunean arituko direnak, bi agertokitan banatuta, ekainaren 28 eta 29 bitartean.

Opariak

ARF! jaialdiko erakargarri nagusia The Black Crowes hard rock estiloko talde estatubatuarra da. Hauekin batera deigarriak dira ere bai The Smashing Pumpkins, Gov’t Mule, Modest House, Rocket from the Crypt, M Clan, Alberta Cross edo The Sword.

Bestalde, antolatzaileek iragarri dute diskoak banatuko dituztela bertara doazen ikus-entzuleen artean. Era berean, Kutxabankek Azkena Rock Festivalera, zein BBK Live eta Kutxa Kultur jaialdietara joateko bonuak zozketatuko ditu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo