GARA > Idatzia > Kirolak> Futbola

CFA

Harrobiko jokalariez osatuta amaitu du denboraldia Avironek

ST. MONTOIS 0

AVIRON 0

Jon LEUNDA

Berdinketa bat lortuta amaitu zuen denboraldia Avironek Mont de Marsanen, baina emaitzak ez zeukan garrantzirik, talde zuri-urdinak maila galduta baitzuen, Landetako hiriburukoek galduta zuten bezalaxe.

Baionakoek bi urtetan bi maila galdu dituzte, eta horren zergatia aztertu beharko dute orain. Mont de Marsanen, Avironek 19 urtez azpiko zortzi jokalari zelairatu zituen. Ximun Duhor atezainak, berriz, bere azken norgehiagoka jokatu zuen, futbola uztea erabaki baitu.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo