GARA > Idatzia > Kirolak> Surf

Txapelketa Sopelan eta ekimen ugari Deban

Deban nahiz Sopelan, surfaz gozatzeko aukera bikaina izango da asteburuan.

Haritz LARRAÑAGA ALTUNA

Monster markak babesten duen Euskal zirkuituko lehen proba pasa den asteburuan egitekotan ziren, baina itsaskien partea ikusita astebete atzeratzea erabaki zuten antolatzaileek. Beraz, txapelketa datorren asteburuan izango da, eta bertan arituko dira lehian euskal kostaldeko surflariak.

Igandean berriz, egitarau itzela izango da Deban surfaz eta gondolaz gozatu nahi duen ororentzat. Debako Surf Eskolak antolatuta, surf ikastaroak dohain izango dira goiz osoan zehar eta arratsaldean berriz arraun lasterketak izango dira.

Horrez gain, mota desberdinetako materiala probatzeko aukera eskaini eta parte hartzaileek oparien zozketan parte hartu ahal izango dute.

Kirol hau herritarrei gerturatzeko ahaleginean festa giroan izango dira egun osoan, beraz giro onean gozatzeko parada ezin hobea izan daiteke.