GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Jaiegun ofiziala izateko moduko egun asko daude urtean; denak urriaren 25a baino aproposagoak

Bitxia da EAJk Gasteizko Legebiltzarrean aurkeztutako proposamena, urriaren 25eko jaieguna indargabetzea, alegia. Bitxia, Gasteizko Gobernuak bost egun lehenago kontrakoa adierazi baitzuen, urriaren 25eko jaieguna arautzen duen legea «oso okerra» dela iritzita ere, mantentzearen alde agertuta, kentzeak herritarren artean «banaketa eragingo lukeelako», euskal herritar gehienek onartzen ez duten jaiegun hori ezarri izanak eta hari eusteak banaketarik eragingo ez balute bezala. Bitxia, baina zuzena, herritar gehienen sentiera jasotzen baitu. Eta bitxia da, halaber, EAJk ordezko datarik ez aurkeztea, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Juan Mari Aburtok esan baitzuen urriaren 25eko jaia indargabetzea ez dela nahikoa eta beste data bat jartzeko kontsentsua bilatu beharra dagoela. Nolanahi ere, ongi etorri EAJren parlamentu-taldearen bidez egindako zuzenketa. Izan ere, badaude urtean zehar herritar gehienen adostasuna duten ospakizun edo/eta oroitzapen egun asko; esate baterako, abenduaren 3a, Euskararen Eguna; Martxoaren 8a ere bada jaiegun ofiziala izateko moduko data, eta beste hainbat, denak ere urriaren 25a baino aproposagoak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo