GARA > Idatzia > Euskal Herria

197/2006 doktrinaren kontra, «Herritarron Epaia» herriz herri

Zigorrak luzatzen dituen 197/2006 doktrinaren aurrean, «gizartea garbi mintzatu da giza eskubideen, konponbidearen eta bakearen alde». Horregatik, «Herritarron Epaia» ekimen ibiltaria iragarri du Herrira mugimenduak. Datorren larunbatean abiatuko da Ines del Rioren herrian, Tafallan, 80 herritara iritsiko da eta Anaitasunan amaituko da irailaren 14an.

p015_f01_199x124.jpg

GARA | BILBO

Herrira mugimenduak ekimen berri bat jarriko du abian datorren larunbatean Tafallan, Ines del Rio euskal presoaren herrian bertan, 197/2006 doktrina salatzeko. «Herritarron Epaia» du izena eta 197/2006 doktrinaren aurka dagoen gizartearen gehiengoaren iritzia zabaldu eta erakutsi nahi du.

Atzo, Iruñeko Gazteluko Plazan egin zuten agerraldian, Estrasburgoko Auzitegiak 2012ko uztailaren 10etik Ines del Rio aske uzteko agindua emana duela gogoratu zuten. Azaldu zutenez, tafallarrak 2007tik egon behar zuen kalean.

Hilabete gutxi barru Estrasburgoko Auzitegiak behin betiko epaia kaleratuko du, eta horrek eragina izango du ez bakarrik Del Rioren kasuan, baizik eta zigorra beteta izan eta espetxean jarraitzen duten beste pertsona guztiengan ere.

Herrirak nabarmendu zuenez, «gizartea garbi mintzatu da giza eskubideen, konponbidearen eta bakearen alde», eta hori dela-eta, «Herritarron Epaia» izeneko ekimen ibiltaria aurkeztu zuten atzo. «Epai handi hau gizartearen borondatearen testigantza izanen da, herriz herri adierazia eta Europako erakundeei eta nazioarteko komunitateari zuzendua».

Ekimena Tafallako Udaletxe plazan hasiko da hurrengo larunbatean, handik 80 bat herritara joango da, eta Iruñeko Anaitasuna pabiloian egingo den ekitaldi batekin itxiko da irailaren 14an. «Bertan, epaiaren azken orriak idatziko ditugu, ondoren Europako erakundeei helarazteko», adierazi zuten.

Paroti eskaera ukatu diote

Ion Kepa Parot euskal preso politikoari baldintzapeko askatasunaren laugarren eskaera ukatu diotela jakinarazi zuen atzo Etxeratek. «Baldintzapekoa lortzeko lege frantsesak ezartzen dituen irizpideak duela 8 urte betetzen ditu», azaldu zutenez.

Atzo, hilabeteko azken ostirala izanik, dozenaka mobilizazio izan ziren hainbat herri eta auzotan espetxe politika salatuz. Elkarretaratzeak izan ziren Berrizen (20), Muskizen (34), Idiazabalen (34), Aretxabaletan (50), Mutrikun (75), Pasai Donibanen (32), Lekeition (135), Lemoizen (7), Uharten (18), Elorrion (53), Eskoriatzan (40), Getarian (45), Abanton (42), Ermuan (35), Usansolon (23), Amaran (45), Zornotzan (83), Lizarran (40), Beasainen (56), Trapagan (31), Deban (65), Mendaron (15), Ondarroan (245), Gorlizen (16), Plentzian (18), Legorretan (22), Barakaldon (90), San Pedron (20), Elgetan (20), Orion (31), Zumaian (72), Ugaon (55), Etxalarren (20), Busturian (32), Aulestian (74), Karrantzan (14), Atarrabian (45), Arrigorriagan (40), Zaratamon (21), Zaldibian (84), Arrasaten (250), Garesen (25), Usurbilen (97), Gamizen (25), Errenterian (178), Oñatin (120), Soraluzen (99), Sondikan (9), Elgoibarren (53), Sopelan (70), Zaldibarren (30), Sodupen (24), Irurtzunen (15), Azkoitian (93), Zuian (30), Iruñean (241), Zizurren (21), Tafallan (70), Ordizian (80), Leioan (130), Bakion (29), Ataunen (25), Durangon (73), Lezon (36), Sopuertan (30), Lasarten (40), Barañainen (53), Urretxu-Zumarragan (65), Arbizun (39), Santurtzin (95), Mungian (45), Berangon (30), Urdulizen (21), Beran (20), Bergaran (63), Hondarribian (40), Orozkon (24), Erromon (85), Bermeon (30), Laudion (78), Otxandion (90), Araia-Maeztun (15), Gasteizen (520), Ikastegietan (16), Zizurkilen (38), Villabonan (112), Iruran (20), Anoetan (47), Tolosan (73), Ibarran (33), Berrobin (8), Berastegin (24), Leaburu-Txaraman (13), Gaztelun (21), Altzon (20), Alegian (20), Algortan (217), Irunberrin (30), Balmasedan (22), Berriozarren (48), Bilbon (275), Basaurin (49), Uztaritzen (18), Kanbon (20), Hendaian (35), Donibane Lohizunen (30), Urruñan (22), Bidarten (8), Azkainen (30), Senperen (30), Garazin (33), Larresoron (22), Donapaleun (22), Bokalen (17), Legution (12), Amurrion (48), Agurainen (51), Oionen (17), Bastidan (15) Otxandion (90), Betelun (37), Zarautzen (160), Etxalarren (20), Getarian (45) Irunen (76), Lazkaon (68), Lesakan (46), Irunen (76), Donostian (200), Larrabetzun (93), Etxarrin (78), Derion (18), Zamudion (28), Leitzan (45).

Josune Arriaga, en Iruñea para despedir a su madre

La presa Josune Arriaga fue trasladada el jueves de la cárcel de Topas a la de Iruñea con un permiso para visitar a su madre, enferma de alzheimer en fase terminal, a la que no ve desde hace una década. La familia pidió el traslado urgente en noviembre tras dos crisis serias, petición que el Juzgado de Vigilancia Penitenciaria ha tardado seis meses en resolver, según informó Herrira, al tiempo que pidió que la presa de Donibane no vuelva a ser dispersada.

Las presas vascas Itziar Moreno y Oihana Garmendia cumplen hoy seis días en huelga de hambre en la cárcel de Muret Seysses en denuncia por el trato de castigo que reciben en ese centro. GARA

MOnozikloz

Jon Lekuonak eta Beñat Otegik monozikloz egingo dute Ordizia eta Bilbo arteko bidea euskal preso politikoen sakabanaketa salatzeko. Twitterren bidez jarraitu ahal da ibilbidea, @monozikloz kontuaren bitartez.

En libertad los presos de Bilbo Arantza Garbayo e Igor Igartua

Arantza Garbayo quedó en libertad ayer por la tarde de forma «sorpresiva», según comunicaron sus allegados a GARA, después de que su abogado les llamara para avisarles de la «puesta en libertad inminente», término que recogía textualmente el auto, precisaron.

Garbayo salió de la prisión de Algeciras, tras pasar 20 años en cárceles del Estado español.

Según informó Bilboko Branka, el preso de Alde Zaharra Igor Igartua llegó ayer al aeropuerto madrileño de Barajas procedente del Estado francés. Igartua salió días atrás de la prisión de Fleury, de donde fue traladado a un centro de retención en tanto se preparaba la documentación para su salida del Estado francés. Fue detenido en 2007 y condenado a seis años de prisión acusado de ser miembro de ETA. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo