GARA > Idatzia > Euskal Herria

LOMCE hezkuntza erreformaren aurka protesta egiteko hiru ekimen antolatu dituzte

GARA | DONOSTIA

Hezkuntzan Geu Eragile eta Denon Hezkuntza taldeek dei egin diete ikastetxeei eta bertako eragileei PPren gobernuak abiaraziko duen hezkuntza erreformaren aurka (LOMCE) protesta egiteko antolatu dituzten hiru deialdietara.

Lehenengoa datorren asteazkenean izango da, hilaren 12an. 17.00etatik aurrera «LOMCEri ez!» lelopean, Jose Ignacio Wert ministroaren erreformaren aurka sinadurak igorriko dituzte Ordezkaritzara.

Hilaren 15ean berriz, Donostiako Loiola auzoko Ur kirolak klubetik patin martxa abiatuko da 11.30ean, Ordezkaritzaraino.

Azkenik, hilaren 26an, Amara Berri-Morlans ikastetxean bilera irekia egingo dute, 17.00etan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo