GARA > Idatzia > Euskal Herria

Unibertsitatea finantzatzeko ezarritako konpromisoak bete daitezela aldarrikatu dute

GARA | DONOSTIA

UPV-EHUko sindikatu eta ikasle elkarteek atzo, kalitatezko euskal unibertsitate publikoaren alde egindako agerraldian, ohartarazi zuten Errektore Taldeak ezin duela onartu Lakuak aurrekontu proiektuan ezarri duen finantziazioa.

Norabide aldaketa aldarrikatu zuten UPV-EHUren finantziazioan, eta 2011-14 Unibertsitate Planak ezartzen dituen konpromisoak berriro hartzeko, alegia, barne produktu gordinaren %1,2ko finantziazioa Unibertsitatearentzat, Europan dauden finantziazio mailetatik «urrun» gelditzen bada ere.

Hala, dei egiten zioten Unibertsitateari, Lakuako Gobernuari eta euskal gizarte osoari unibertsitatearentzako finantziazio egoki baten alde borroka daitezen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo