GARA > Idatzia > Kultura

Bi poesia errezitaldi, Errenteriako Mikelazulo kultur elkartean

GARA | DONOSTIA

Errenteriako Mikelazulo kultur elkarteak bi errezitaldi prestatu ditu ekainerako «Poesia uneak» ekimenaren barruan. Hala, bihar 19.30etik aurrera Ataramiñe kultur elkarteko kideak arituko dira poemak irakurtzen. Hauek hautatutako gaia «Kartzela eta sorkuntza» da eta elkarteak berak publikatutako olerkiekin espetxeko bizipen propioak azaltzen saiatuko dira. Ostiralean, berriz, errezitaldia 20.30ean hasiko da eta bi idazle izango dituzte gonbidatu gisa. Hedoi Etxartek eta Oier Guillanek Susa argitaletxearekin kaleratutako euren liburuetan -«Sinplistak» eta «Elkartasun basatia», hurrenez hurren- argitaratutako poemak irakurriko dituzte. Errezitaldi honetan hainbat aktore eta idazleren laguntza izango dute esan nahi dutena transmititzeko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo