Hizkuntz eskaera kontratu publikoetan

Anoeta eta Lezo, euskaraz lan egitea hautatu duten bi udal, jomugan

Euskaraz lan egin eta bizitzeko eskubidea bermatu nahian, Gipuzkoako 36 herrik eta hiru erakundek (Foru Aldundia, UEMA eta Urola Kostako Mankomunitatea) proiektu bat adostu zuten, lehiaketa publikoetan enpresei hizkuntza hau jakitea eskatzeko. Urtarrilean eman zuten ekimenaren berri eta apiril aldera iritsi zen Madrildik erantzuna: helegitearen abisua Anoetari eta Lezori. GARA bi udalotan izan da, nola lan egiten duten bertatik bertara ikusteko.