GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Pirinioak, landa eremuko osasungintzaren alde

Ekimen legegile interesgarri bat abian da Nafarroako Pirinioetako eskualdean. UPNren gobernuak landa eremuko osasungintzan, eta bereziki larrialdi zerbitzuetan, ezarri nahi dituen murrizketa eta hondamenak kezkatuta, sekula gauzatu ez den baina legean onartua den bide bat esploratzeari ekin diote. Zangotzako merindadeko udalerrien herenaren babesa, eta biztanleen erdia ordezkatu beharko dituena, eskuratzeari ekin diote elkarlanean. Udal ordezkariak, osasungintzako profe- sionalak eta herritarrak eskuz esku, euren eskubidea denari -hots, bizi diren lekuan bizita ere osasun zerbitzua eskuragarri izatekoa- lege mailako aitortza eta babespea eman nahi diote.

Nafarroako Legebiltzarrean UPNren asmoak atzera bota ziren arren, denbora aurrera doala eta horrek egoera gaiztotzen duela jakitun, ekimena beren esku hartzea ospatzeko eta txalotzeko moduko erabakia da. Alderdi politikoen gaindiko elkarkidetza zabala ehunduz -banatuta ezina eta batuta etekina-, komunitatearen indarra eta autokonfiantza handituko duen ekimena dugu. Erronkarin, Zangozan ala Agoitzen, herriz herri eta etxez etxe zabaldu beharko da orain, merindade berekoak diren Iruñerriko Eguesibar, Noain ala Uharten bezalaxe. Aldarrikapenak merezi du baina, landa eremu haren biziraupena baita jokoan. Eginiko lan eta erakutsitako ereduagatik, adore eta aurrera, Pirinioetako jendea!

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo