palestina
ANPren lehen ministroak kargua utzi du hiru aste hartu ondoren
Rami Hamdalah lehen ministro palestinarrak kargua utzi du hiru aste hartu ondoren, bi lehen ministro-ordeekin izandako desadostasunengatik. Mahmud Abbasek Aginte Palestinarraren (ANP) presidenteak inposatu zizkion bi lehen ministro-ordeekin -Ziad Abou Amr eta Mohamad Mustafa gai ekonomikoetan- boterea partekatu behar izateak sortu du krisi hau ANPn, lehen ministroaren bulegoaren esanetan. Hamdalah izendatu ondoren, Abbasek batasun nazionaleko Gobernua osatu behar zuen, Hamasen eta Al Fatahren adiskidetzeko hitzarmenari jarraituz.