GARA > Idatzia > Mundua

TXina/errusia

Gizakien salerosketari buruz AEBen salaketa arbuiatu dute Moskuk eta Beijingek

Berehala erantzun diete Errusiak eta Txinak AEBek gizakien salerosketen inguruan egindako salaketei. AEBetako Estatu Sailak egindako txosten batek bi estatu horiei, baita Uzbekistani ere, arazo horren aurka «nahiko ez egitea» leporatzen die. Washingtonek txosten hau erabil dezake Errusiari eta Txinari zigorrak jartzeko. «Atzerri Ministerio errusiarraren arabera, AEBek «bere begikotasunaren arabera sailkatzen dituzte gobernuak, gizakien salerosketen arazoa benetan aztertu beharrean». Txinak ere AEBEi eskatu zien «alde bateko iritzi arbitrarioak» zabaltzeari uztea.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo