vietnam
Heriotza zigorra berriro ezarriko dute datorren astetik aurrera
Heriotza-zigorra ezarri gabe urtebete pasa ondoren, heriotzera zigortutako lehenengo 117 preso hilko dituzte datorren ostegunetik aurrera Vietnamen, beratn egindako injekzioi hilgarrien bitartez. Tran Dai Quang Segurtasun Publikoko ministroaren arabera, 117 preso hauek exekuzioa itxaron dute denbora luzez, soluzioa egiteko erabili behar diren osagaien faltagatik, aurretik Europatik inportatzen zutelako. Vietnamgo agintariek 2011an erabaki zuten fusilamendu pelotoien ordez injekzio hilgarriak erabiltzea. Gaur egun 532 preso daude heriotza-korridorean daude.