tailandia
Luxoak, negoziak eta handikeriak monje budisten artean eskandaloa piztu dute
Laztasuna, ondasun materialak eta autokontrrola budismoaren oinarriak diren arren, Tailaindako monje batzuk ez dute bide hori jarraitu eta eskandaloa piztu dute luxoak eta ondasu-goseak erakarrita. Youtuben agertutako hiru bonzok sortu dute azkena, jet pribatu batean telefono aurreratuenak, markako eguzkitako betaurrekoak eta Louis Vuitton poltsoa erakusten agertu dira-eta. Milaka fededunek haserrea erakutsi dute eta beren kexa luzatu diote Budismoren Bulego Nazionalari. Nopparat Benjawatananun zuzendariak errieta egin zien monjei baina ez ditu botako, bere ustez jarrera desegoki hori ez delako monasteriokoaren kontrakoa.