GARA > Idatzia > Mundua

tibet

Moja bate hil da Txinaren errepresioa salatzeko bere buruari sua eman ondoren

Tibeteko moja batek bere burua hil zuen joan den astean bere jantziei sua eman ondoren, Tibeteko erlijioaren eta kulturaren kontra Txinak burutzen duen errepresioa salatzeko. Nyitsoko monasterioan, Sitxuaneko probintzian, gertatu zen, milaka mojen elkarretaratze batean, Txinako Gobernuaren aurkako protesta ugari gertatu diren eskualdean. Dagoeneko 120 tibetarrak, gehienak monjeak edo moja budistak, bere buruari sua eman diote -edo ematen saiatu dira- 2009ko otsailetik. Wangtxen Dolma, 31 urtekoa, ostiralean hil zen zaurien ondorioz eta bere gorpua isilean erre zuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo