GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

deia, Rikardo Arregi 2013/6/26

Snowden

Julian Assange-ren kasuan bezala, Edward Snowden-en kasuan garrantzizkoena bigarren planora igarotzen ari da eta azalekoena lehen planoan gelditzen. Arreta guztia dugu jarrita, dagoeneko, Snowden horren bizimoduan (...). Badirudi berehala ahantzi dugula zergatik pasa zaion pasa zaiona (...).

Eta, jakina, Estatu Batuak ez dira eginkizun horietan arituko diren bakarrak. Erresuma Batua zertan dagoen orain dela gutxi jakin dugu. Zerrenda luzea osa dezakegu: Errusia, Israel... Espainako Erresuma, zalantzarik gabe. Eusko Jaurlaritzak ere izango duela espero dut. Espioi kontuetan ez gara subiranoak izango, ala?

Oraingo eskandalua, hitz higatu bat erabiltzearren, eskandaluagoa izan da interneten bidez bideratzen ditugun komunikazioak izan direlako espioitzaren helburu: posta elektronikoak eta sare sozial izen arranditsuarekin ezagutzen ditugunak. Badirudi gure askatasun eta intimitate elektronikoekin negozioa egiten duten enpresek ez diotela muzin egin kolaboratzeari. Zeren, argi dago, hau guztia gure segurtasuna babesteko egiten baita, mundua terroristaz beterik baitago. (...) Terrorista, a ze hitz magikoa. Edozertarako balio du (Erdoganek, Turkiakoak, Taksim plazara joandako edonor terrorista kontsideratuko zuela adierazi zuen lasai asko).

Azken astean zailtasunak izan ditut posta elektronikoarekin eta lagun batzuen mezuak ez zaizkit heltzen, edo oso berandu. Hipotesi guztiak kontsideratzen ari naiz. Euskaltzaindia, Idazleen Elkartea, argitaletxeren bat. Nik nahaigo nuke CIA, baina ez naiz hain terrorista izango.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo