GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

berria, Anjel Lertxundi 2013/6/26

Zahar berrian

Hastapenetan, gizakia ez zen hiztun, ez zen hizkuntza baten jabe. Milaka urte behar izan zituen sistema linguistiko koherente bat sortu eta garatzeko. Gutariko bakoitzak umetako urteak eta helduaroko usteak erre behar izan ditugu nork bere hizkuntza ikasteko, eta hala ere: inor ez gara hizkuntza baten aukera guztiak baliatzeko gai, hiztun oso izatea lortu gabe iristen gara zerraldora. (...) Guztiarekin ere, gure baitako menduak eta gure baitatik kanpoko mundua espresatzeko modu egokienen bila gabiltza beti. Halaxe asmatu genuen, esaterako, antzezpena, hiztun jardunaren maila artistiko zaharrena.

Zaharra da -hizkuntzaren beraren jaiotza bezain aspaldikoa- desberdin pentsatzen duena isilarazteko tentaldi autoritarioa ere. Orobat da gizakiaren sorrera bezain zaharra genero indarkeria ere. Iruñeko Udalak zaharkinok berritu dizkigu Nagore Laffage omentzeko antzezpena debekatuz.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo