EUSKALTZAINDIA
Orotariko Euskal Hiztegiaren 3. argitaraldia, herritarren esku
Euskaltzaindiak kaleratu berri duen Orotariko Euskal Hiztegiaren 3. argitaraldiak, ia 3.000 sarrera berri izango ditu guztira –sarrera nagusiak zein azpisarrerak–. Orotariko Euskal Hiztegiaren lehen bertsioa paperean argitaratu zen. Gerora, azken liburukia 2005ean kaleratu zen, eta handik lau urtera, 2009an, hiztegi osoaren oinarrizko bertsio elektronikoa sarean jarri zen. 2011n, bigarren argitaraldia eskaini zuen Euskaltzaindiak, eta, orain, 2013an, hirugarrena. Bigarren argitaraldian, hasierako bost liburukien berrikuspen sakona egin zen, eta testu zahar batzuetako lekukotasunak gehitu ziren (Lazarragaren eskuizkribua izan zen garrantzizkoena). Orotariko Euskal Hiztegia deskribatzailea eta historikoa da. Euskaltzaindiak burutu duen egitasmo handienetakoa da, handiena ez bada. Koldo Mitxelenaren ardurapean hasi zen egiten, eta, egun, Ibon Sarasola da lantaldearen burua.