GARA > Idatzia > Kultura

UDATE | CITY PASS

«Gipuzkoa Restaurant Week»

Agintariek horrenbeste maite duten ingelesa aukeratu dute Gipuzkoan ere turismoa erakartzeko azken ekimena bataiatzeko: «San Sebastian Gipuzkoa Restaurant Week». Gipuzkoako hainbat jatetxek 25 euroko menu bereziak eskainiko dituzte aste egunetan eta 30 eurokoak asteburuetan, betiere denboraldiko produktuak erabiliz eta euskal gastronomia tradizionalean sakonduz. Ekimena Donostia Turismoa sozietateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo Sailak bultzatu dute, Gipuzkoako kalitatezko gastronomiaren irudia sendotzeko konpromisoa ikur hartuta.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo