GARA > Idatzia > Kultura

UDATE

Santa Isabel jaiei amaiera emateko, erromeria Antiora

p049_f02.jpg

GARA | ZUMARRAGA

Zumarragako Santa Isabel jaiak atzo amaitu ziren ofizialki Antion ospatzen den erromeriarekin. Herritar goiztiarrenak 09.00etan abiatu ziren Antioko zelairantz, bertan dantzariek eskaintzen duten ohiko ezpata dantza ikusteko. Eguerdian, lagun kuadrillak gutxika-gutxika agertuz joan ziren eta herri bazkaria egin zuten. Arratsalde osoa bertan igaro ostean, kalejiran jaitsi ziren denak batera, saltoka, txistulari eta trikitilariekin. Dantzariek beste emanaldi xumeago bat eskaini zuten herriko plazan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo