GARA > Idatzia > Kultura

UDATE

Nafarroa Oinezek aurten ere bere txokoa izanen du Vista Bella eremuan

GARA | IRUÑEA

Aurten Tuteran ospatuko den Nafarroa Oinezek, beste behin ere, egitarau aberatsa izanen du.

Urtero egitarau oparoa antolatzen dute euskararen aldeko Nafarroako ikastolen jaiko arduradunek, eta festa hauetan ere ez da eskasagoa izanen. Hasteko, ekainaren 6an, Bizardunak talde nafarrak girotuko du gaua Taconera parkeko txokoan. Hasiera baino ez da hori, egun guztietan izanen baitira musika eta kultura talde desberdinek eskainitako emanaldiak. Willis Drummond edo Ze Esatek taldeez gain, Iruña Taldea eta bertsolariak ere izanen dira ikusgai.

Euskara bultzatzeko txokoa

Tuterak behar du euskarari bultzada emango dion festa, eta sanfermin hauetatik hasita urrira arte, «taupadaz bat egin» nahi dute euskal jendartearekin. Hori dela eta, adin orotako jendea gonbidatu nahi dute Vista Bellan atonduko duten gunera.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo