GARA > Idatzia > Kultura

UDATE | CITY PASS

Laidatxuko hondartza, irisgarrienetako bat

Bizkaiko Aldundiko Ingurumen Sailak, hamargarren urtez jarraian, «Hondartza Denontzat» programa jarri du martxan. Ezgaitasunen bat edo mugikortasun urritua duten pertsonei bainatzen laguntzeko zerbitzua da, eta Bidaideak elkarteak eta Heldu Federazioak bultzatzen dute. Mundakako Laidatxu da programan parte hartzen ari den hondartzetako bat. Hain zuzen ere, hirigunearen eta hondartzaren irisgarritasuna hobetzeko asmoz Mundakako Udala garatzen ari den programa baten barruan, Bizkaiko Foru Aldundiak Laidatxuko sarrerak hobetzeko laguntza eman du. Hala, 239.610 euroko aurrekontuarekin eta bost hilabeteko egikaritze-epearekin, errepideko zubiarekiko paraleloan arrapala bat eraiki dute guztiek ere hondartzara iristeko aukera izan dezaten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo