GARA > Idatzia > Euskal Herria

Euroagindupean dauden hiru iheslarien iritziz, «atxiloketa erabat politikoak» dira

Euroagindupean dauden hiru iheslariek eta beren abokatuak atxiloketak «arrazoi politikoengatik» egin ziren uste osoa dute. Parisi Estatu espainoleko uztarritik askatu eta behingoz «gerrako neurriak» bertan behera utz ditzala eskatu zioten, beren bide-orria gogorarazita.

p012_f01.jpg

Arantxa MANTEROLA |

Beñat Atorrasagasti, Jokin Aranalde eta Aitor Zubillaga atxilotzeko agindua ez zen Paueko fiskaltzatik eratorri, Schengeneko xedapena zela tarteko baizik. Horrenbestez, hiru iheslariak atxilotzeko manua «polizien arteko elkarlanetik edo Barne Ministeriotik» etorri zela uste du Amaia Rekarte abokatuak. Hala adierazi zuen, atzo, Baionan euroagindupean dauden hiru iheslariekin batera egindako agerraldian.

«Testuinguru politiko oso berezian, hots, ekainaren 15ean iheslarien kolektiboak egindako ekitaldiaren ondotik gertatu izanak, kutsu are eta politikoagoa» eransten die, bere iritziz.

Prozedura horiek erabiltzea «gehiegikeriatzat» jo zuen Rekartek. «Euroaginduen dokumentazioa auzitegiaren eskuetan izan gabe -Aranalderena, gainera, ez da oraindik iritsi- atxilotu, polizia-etxean eduki eta Instrukzio epailearengana eraman zituzten, hirurak era publikoan bizi direnez, edozein unetan atzeman ahal zituztenean, eta ihesari emateko arriskurik ez zelarik», gaineratu zuen.

Euroaginduaren erabilera

«Berriro ere euroaginduaren erabilera politikoaren» aurrean gaudela nabarmenduta, epaileek hori ez onartzeko ahalmena dutela gogorarazi zuen.

Aranaldek bereziki Estatu frantsesaren «jokamolde errepresiboa» azpimarratu zuen, bere etxea utzi eta Ipar Euskal Herrian bizitzeko erabakia berriro torturatua izateko arriskuak bultzatuta hartu zuela argi utzi ostean.

«Euskal Herrian azkenengo urteetan torturatuak izan diren milaka pertsonak Estatu frantsesera estrapolatzen baditugu, 100.000tik gora herritar frantsesek pairatuko zituzten tratu txarrak. Ez genuke nahi Europa `zibilizatuan' herri txiki bati egindako sarraskia urte batzuen buruan aitortzea, Hollande presidenteak Aljeriarekin egin berri duen bezala», ohartarazi zuen.

Ziurtasun osoz adierazi zuen beren atxiloketek zerikusi zuzena dutela Iheslari Politikoen Kolektiboak konponbiderako proposatu berri duen bide-orriarekin: «Hausnarketa bat egin dugu, iheslari eta deportatuei aurpegia jarri diegu, beren egoera azaleratu dugu eta argi eta garbi geratu da ez garela `Baionako txikiteroak', munduan zehar barreiatutako euskal militanteak baizik. Horrek guztiak agerian jarri du bi estatuek -frantsesak bereziki deportatuen kasuan- gure kolektiboarekiko duten ardura».

Gerrako neurria

«Horrez gain, gatazkaren muin politikoa begi bistan ipini eta erabat gauzagarria den proposamena egin dugu. Argazki horrek Parisek eta Madrilek mantentzen duten blokeoari min egin dio eta hori estaltzeko gerrako neurriak hartu dituzte errepresioarekin jarraituz», esan zuen kolektiboaren bozeramaileak.

Estatu frantsesak bide horretatik noiz arte segituko duen galdetuta, konponbideari ekiteko «ausardia» eskatu zion.

«No tienen que ver con el acto de Biarritz»

En una entrevista concedida a los medios euskaldunes de Ipar Euskal Herria, el subprefecto de Baiona Patrick Dallennes ha manifestado que no cree que haya relación directa entre el acto de Biarritz del 15 de junio y las detenciones de los tres exiliados. «Afirmar eso es demasiado apresurado» ha dicho.

Ha remarcado que «de todos modos es un asunto que incumbe a la justicia y no a la prefectura y no se trata en el ámbito que me compete». Preguntado si fue la respuesta que Madrid exigió a París y quien manda en la política interior francesa, Dallennes ha declarado que «es evidente que es el gobierno francés quien dirige su política interior».

Además, no ve razones para que «el gobierno francés se comprometa en el proceso de paz ya que nunca ha estado en guerra con Euskal Herria». Insiste en que ese asunto tampoco es de su incumbencia sino de la del gobierno pero reconoce que, «como otros servicios», también los suyos informan puntualmente a París de lo que acontece en relación con el proceso de paz o los presos. «Nos limitamos a informar pero las decisiones no están en nuestra mano. El Ministerio de Interior conoce muy bien todos esos temas» admite. A.M.

AFERA ZAHARRAK

Hiru iheslariei leporatzen dizkieten aferak aspaldikoak direla nabarmendu zuen Amaia Rekarte abokatuak. «Aukera guztiak izan dituzte lehenago planteatzeko. Orain egin izanak argi utzi du ez direla atxiloketa arruntak izan», gaineratu zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo