GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

Trontza

Nesken eta mutilen finalekin abiatuko dira San Fermin jaietako jaialdi handiak

p028_f02_47x60.jpg

J.L.

Datozen egunetan Nafarroako txapelketa ugari jokatuko dira Iruñean, egunero izango baita gaur hasi eta igandera bitarte Iruñeko Foruen plazan herri kirol jaialdia, 12.00etan hasita.

Lehen egun honetan, herrialdeko trontzako bi finalak jokatuko dira, neskena eta mutilena, alegia. Nesketan, Sorondo-Garcia, Nuñez-Lopez, Mazkiaran-Astondoa, Astiazaran-Ontsalo, Iraizoz ahizpak eta Sanchez-Urriza neurtuko dira. Bikote bakoitzak etzanda jarritako 45 ontzako enbor bati hamar epai eman beharko dizkio.

Mutiletan, berriz, Barberena anaiak, Pikabea anaiak, Cano-Maiza, Kañamares III.a-Eugi eta Kañamares IV.a-Kañamares V.a neurtuko dira. Bikote bakoitzak etzanda jarritako kana-erdiko enbor bati hamalau epai eman beharko dizkio, eta, zutik jarritako bati, berriz, lau.

Barberena anaiak izango dira garaipena erdiesteko faborito nagusiak. Iraizotzeko anaiak azken urte hauetan nagusi atera izan dira, eta oraingoan ere zaila izango da haiek menderatzea.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo