GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

sokatira

Goiherri A taldeak eskura dauka 600 kiloko Euskal Herriko txapela

J.L.

Goiherri A taldeak eskura dauka 600 kiloko txapela. Bi jardunaldiak irabazi ditu Erandioko ekipoak, eta azkenekoan gaizki ibili beharko luke garaipenik gabe geratzeko.

Herenegun jokatutako saioan, berriro ere garaile atera ziren, eta lehen bi jardunaldietan besteen gainetik daudela erakutsi dute, bai behintzat pisu honetan. Beraz, berdeak txapelik gabe geratzeko ezuste handiren bat gertatu beharko litzateke azkeneko jardunaldian.

Erandiokoek jokatutako tiraldi guztiak irabazi egin zituzten berriro ere, eta aparteko arazorik gabe, gainera. Hortik atzera, borroka handia izan zen, baina berriro ere Gaztedi A taldeak eskuratu zuen bigarren postua, lehen jardunaldian bezalaxe. Ezusteak hortik atzera eman ziren, izan ere, Gaztedi B taldeak hirugarren postua eskuratu zuen. Orain artean Gaztediren bigarren taldea ez da batere ongi ibili, baina herenegun lan bikaina egin zuten gorritxoek.

Laugarren postuan Goiherri B sailkatu zen, eta bosgarrenean, berriz, Mutriku. Gipuzkoarrak horren atzean geratzea ez zuen inork espero, baina urdinek ez zuten egunik onena izan. Getxo berriro ere azkena izan zen; orain arte bezala, jokatu zituzten tiraldiak galduta.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo