GARA > Idatzia > Kultura

UDATE

Bartzelonako EH Sona lehiaketa abian da jada

GARA | DONOSTIA

Bartzelonako Euskal Etxeak antolatzen duen EH Sona lehiaketaren bigarren edizioa martxan da jada. Euskaraz abestu eta EH Sona jaialdian inoiz izan ez den talde eta bakarlari orok parte har dezake lehiaketan, eta ez da inolako mugarik musika estiloari dagokionez. Antolakuntzak jakinarazi duenez, saria EH Sona jaialdiko 2013ko edizioaren barnean kontzertu bat eskaintzea izango da. Kontzertua Bartzelonako Razzmatazz aretoan egingo da eta Gatibu talde gernikarrak ere parte hartuko du bertan. Euskal Etxeak bere gain hartuko ditu taldearen bidaia gastuak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo