GARA > Idatzia > Iritzia> Zorroztarria

Julen MURGOITIO

Bilketaren lege zaharrak

Meteosateko irudiak ikusten nengoela, hara! zer da Iruñerria aldeko txaplata hori?. Zoomari eutsi eta hara! berriz, desagertu egin da Iruñako udaletxea!. Zero zona edo. Hortaz, zer udal izan daiteke etxea ez duena?. Tira, Meteosateko irudira!. Irudi-katea segida osoan ikusi nahi eta atzera egin nuen «atzera» jartzen zen tekla sakatuta. Hara! zeinek esan du teilatuan pilotak direla? Bai zera! pilotak, gomazkoak batez ere, behean dira. Total, lagun batzuk ari ziren handik goitik, teilaz teila saltoka, teilatu azpikoak txupinazo aurreko artegari emanda zeudela. Derrepentean lagunek, aztikeria moduko magia betean, soka poltsatik atera, askatu, luzatu, jaurti, lotu eta horra! udaletxearenak egin du! Desagertu egin da plazakoen begi bistatik aitaren batean, beste batzuek erreformak kapelatik ateratzen dituzten abiadan. Kristoren ikurrinak hartu du kapelaren lekua, amen. Meteosat lekuko. Ikurrinak ikusmira sortu eta jendea plazan ezikusi-makusika hasi da.

Bitartean ikurrinaren atzealdeko unibertsoko zulo beltzeren batean batzuk aztoraturik, aitaren batean gaua etorri zaielako balkoira. Madarikazio betean, marmarka, gazteleraz zenbat hitz zeukaten ahaztuta momentuan gogoratu dutela. Batzuek ilunaren oihala ikusi eta hara! oihu egiteaz batera hara-kiri egiteko zorian geratu dira... ustel usaia darion balkoiaren zatian. Bitartean teilatuko lagunak poltsak bildu eta Sakanako herri batera eraman dituzte, atez atekora. Eta han, Iruñan, jaiak progra- mari darraio, halakoak gozatu nahi dituztenentzat behinik behin. On dagiela! Zertarako egon bestela!

Etxegarate. Zer demontre dauka mendate horrek?. Burua zorabiatzeko beste buelta emanda, eta lau udako ikastaro segituan hartuta ere, ez naiz ulertzera heldu zergatik alde batean normaltasun osoz garatzen dena beste aldean ez den berdin garatzen. Sakanan posible dena ez da horren posible Oriako lur batzuetan. Jakina! Oriak ez du errurik. Beharbada, grabitate politikoaren zentroa desberdina izatea litzateke kontua, benetan konturik balego!. Batzuek nahi izango lukete mendateari izena aldatu, Etxegarate gabe Etxegarontzi. Ama, ama! EAJ Erreferendumen Antolatzaile Jaioak izatera pasa da, ontzi borroka tarte- ko, bilketaren lege zaharrari inoiz baino gehiago eutsita. Amen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo