GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

«Lehen-lehenik, tiro egin» lege egiteak Trayvon Martin-en kasua behin eta berriz gertatzea dakar

Zauritzeko edo hiltzeko arriskuaren beldur den edonork ez du zertan erasotzaile potentzialaz aldendu. Hala dio Floridan eta AEBetako beste 20 estatutan indarrean den «Stand Your Ground» legeak. Praktikan, «lehen-lehenik, tiro egin» jokabide batean bilakatu dena. Eta aurreiritzi arrazista, armen kontrolik eza eta norbere bitartekoekin zaintza-lanak egiteko eskubidearen arteko konbinazioak Trayvon Martin gazte afroamerikarraren heriotza bezalakoak behin eta berriz gertatzea errazten du. George Zimmerman auzo-zaintzaile boluntarioak bertatik bertara tiro eginda hil zuen armarik gabe zebilen Trayvon Martin. Afroamerikarrik gabeko epaimahai batek absolbitu du, «Stand Your Ground» legean oinarrituz. Askorentzat AEBetan bizi-bizirik den arrazismoaren isla da hain sistematikoa den eta herrialdea hainbeste zatitzen duen kasu hau. Eta 1992an Rodney King-en epaiak piztu zituen protestak berriz ez gertatzeko lasaitasun deiak ugaritu egin dira.

Afroamerikarren kasuan, arrazaren profilagatik zigorrak ugariago eta errazago direla frogatu daitekeen gertaera den arren, armen lobbyaren zorionerako «lehen-lehenik, tiro egin» legean arnasten dute heriotza eskandalugarri hauek.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo