GARA > Idatzia > Euskal Herria

Euskal Herriko udalerrien informazioa jarri du sarean Udalbiltzak

GARA |

Joan den martxoaren 2an egin zuen berrantolaketa batzarra eta, harrezkero, webgune berria du Udalbiltzak. Azkenaldian, gainera, berrikuntzak sartu dituzte eta azkena Euskal Herriko udalerri guztien inguruko informazioa gehitzea izan da.

Udalbiltza.info da webgunea eta albiste, argazki eta bideoez gain, aurrerantzean udalerrien informazioa jasotzeko aukera eman dute. Gainera, nahi duen orok Udalbiltzari ekarpena egiteko aukera zabalik utzi dute, informazioa gehitu edo osatu ahal izateko.

«Gure nazioa zertan den jakiteko eta zabaltzeko helburua» du webguneak, eta horretarako, udalerrien ezaugarriei (kokapena, biztanle kopurua, azalera...) buruzko informazioaz gain, Udalen inguruko datu interesgarriak emango dituzte.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo