GARA > Idatzia > Kultura

UDATE

Preso eta iheslarienganako elkartasunak tartea izango du Baionako jaietan bihartik aurrera

GARA | BAIONA

Bihar hasiko dira Lapurdiko hiriburuko jaiak, eta Herrirak, ohi bezala, bere egitaraua prestatu du, bertan izaterik ez dutenei egun hauetan ere elkartasuna helarazteko.

Asteazkenean bertan, txupinazora joan aurretik, Herrirak Baionan duen egoitzan elkartuko dira, 20.00etan. Ostiralean, 19.30ean, Reduit plazan, elkarretaratzea deitu dute, eta iganderako herri bazkaria egingo dute Patxa plazan, aurretik ekitaldia egin eta gero. Bazkarirako txartelak dagoeneko salgai daude Epaiska lokalean, baina egunean bertan ere gerturatzen den edonork han eros lezake bere txartela. Eskubideak, irtenbidea eta bakea jaietan ere aldarrikatuko dituzte Baionan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo