GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

BERRIA | Gurutze Izagirre, 2013/8/1

Jantziak neurrira

Irizpide ekonomikoak argudiatu zituen Nuclenorrek Garoñarekin ez segitzeko. Espainiako Gobernuaren energia erreformaren ondorioz, energia nuklea- rraren eta hondakinen gaineko zerga %30 igotzea aurreikusten zen, eta hori ez zela bideragarria argudiatu zuen Nuclenorrek. Horregatik, luzapena eskatzeari uko egingo ziola iragarri zuen. Arrakalak ditu nonahi zentralak: zaharkitua, arriskutsua eta beharrezkoa ez den egitura dela ikusita, talde ekologistez gain, Arabako Biltzar Nagusiek eta Eusko Jaurlaritzak ere haren jarraipenaren aurka egin zuten. 2012ko abenduan geratu zen. Baina ez dago deseginda. Eta berriro jarduera has dezan neurrira egin dio jantzia PPren Industria ministerioak. Itxiera irizpide ekonomikoei lotutakoa izan dela argudiatuta -eta ez segurtasun irizpideei lotutakoa-, araudian hainbat aldaketa egin ditu jarduerari berriz ekiteko eskatu ahal izan dezan. Eta CSNk, Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak bedeinkapena eman dio. (...)

Nafarroako AHTa eraikitzeko lanei ere iraungi zaie Ingurumen Eraginaren Adierazpena. Alegia, hutsetik hasi beharko lukete baimen guztiak eskatzeko prozedura berriro. Baina egingo diote Nafarroako AHTari neurrira beste traje bat ere.

Justifikatu ezin dena justifikatu behar denean erakundeek topatzen dituzte lege zirrikituak, eta gardentasunik ezak susmoa pizten du. Indarrak joaten dira baimenak ezeztatzen, iraungi ostean berriro eskatzen, noren mesedetan jakin gabe... eta gero, beste egitasmo ugarirentzat krisian gaude.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo