GARA > Idatzia > Kultura

Udate | Gasteizeko Andra Mari Zuriaren jaiak

Arabako Elikagaien Bankuak botako du aurtengo txupinazoa

Arabako Elikagaien Bankuko presidente Daniel Fernandezek izango du aurtengo Gasteizko jaietako txupinazoa botatzeko ardura. Jaiek nobedadeak dakartzate, besteak beste, Andra Mari Zuriaren plazako monumentua hesitu izana edota animalien gaineko udal ordenantza berria. Blusa eta Nesken Batzordearen presidentearen ahotik Zeledonekin duten harremana «hoztu» egin dela ere jakin dugu.

p052_03.jpg

p052_f04.jpg

Amaia GARTZIA | GASTEIZ

Zeledon esnarazteko ezinbestekoa den txupinazoa Daniel Fernandez gasteiztarrak botako du gaur, Arabako Elikagaien Bankuaren izenean. Kontzientzia pizteko baliatuko duela iragarri du Fernandez berak duela gutxi Hirinet.net webgunean. Uste denaren kontra, Gasteizen bertan ere jende behartsua badagoela azpimarratu du. Betiko legez, beraz, arratsaldeko seietan, Santa Maria elizako ezkilen kanpai hotsen artean, piztuko da txupina, baita ere, jarraian, ehunka puru, ohitura zaharrean.

Haatik, nobedadeak ere badakartza aurtengoan jaiak. Adibidez, Andra Mari Zuriko monumentua hesitu egingo dute, pankarta edo inolako lelorik jar ez dezaten. Zehazki, lau metro eta erdiko garaiera izango duten egurrezko edo altzairuzko xafla edo pantaila modukoak jarriko dituzte, ustez, Espainiako independentzia aldarrikatzen duen monumentua babesteko helburuarekin. Egiturak sare bat ere izango du goiko partean, antza, monumentua bildutakoek bota ditzaketen objektuetatik babesteko. Gaur goizean bertan jarriko dute. Alderdi Popularreko gazteek eskatuta «babestuko» dute duela gutxi frantsesen kontrako batailaren urteurrena dela-eta konpondutako estatua. Eskaria egiteko sinadurak biltzeko, batez ere eskakizun ekologistak egiteko baliatzen den Change.org webgune ezaguna erabili zuten PPko gazteek. Izan ere, Ugaitz Crespo PPko gazteen ordezkariak adierazi zuenez, «arabarrok garena irudikatzen du monumentuak».

Udalaren erabakiak kritikak eragin ditu, aipatu webgunean ekimenak lortutako erantzun eskasa ikusita erraz uler daitekeena: arabarrak «definitzen» dituen monumentua babesteko 59 sinadura besterik ez zituzten jaso Interneten. Horiei, Gasteizko kaleetan bi egunez egindako sinadura bilketan jasotakoak gehitu behar zaizkie. Ez dakigu zenbat izan ziren, baina, antza, monumentua hesitzea erabakitzeko behar beste badira. Kritiken aurrean, Javier Marotoren udal gobernuak aurretik ere monumentua babesteko asmoa zuela erantzun du. Zertarako orduan sinadurak? Batek daki. Polemikaren erdian, obrek 18.000 eurotik beherako kostua izango dutela uste da, «obra txiki» bat izanda, hala zehazten baitu Sektore Publikoko Kontratu Legeak. Era berean, lege beraren arabera, ez da beharrezkoa lehiaketa publikoa egitea lanok esleitzeko.

Bestalde, osasun zaintzako bi postu izango dira aurten lehen aldiz Andra Mari Zuriaren plazan txupinazoan sor litezkeen kristal zauriak edo bestelakoak artatzeko. Bata San Migel elizako balkoira igotzeko eskaileren parean, eta, bestea, Posta kaleko Vital Kutxaren eraikinetik gertu. Iaz, 138 pertsona artatu behar izan zituzten botilekin egindako ebakiengatik.

Bestalde, egunkari orriak argazkiz betetzeko makina bat irudi xelebre bermatzen dituen blusa eta neskek zezen plazara bitartean egiten duten kalejirak ibilbide ezberdina izango du aurtengoan. Dena den, argazki ahaztezin gehiago eskainiko dituela dudarik ez dago, inguruko plaza bateko obrak eta Angulema kalean tranbiak sortutako eragozpenak tarteko, ibilbidea luzatu egin baita. Ibilbide berriak, Pio XII.a, Jesus Guridi eta Independentzia kaleak zeharkatuko ditu. Kalimotxoaren efektuz blusa eta neskak ibilbidez ez okertzea espero dugu... Akaso, despistaturen batzuek, zezenetatik bueltan eta «depositua» jada ondo beteta, argazki xelebreak eskainiko dizkigute, horretan adituak baitira Gasteizko blusa eta neskak...

Aurtengoan 2.000 kidek osatuko dute Blusa eta Nesken Batzordea, iaztik presidente duten Aitor San Pedro buru. Aurten ere, Udalak emandako diru laguntza eztabaidagai izan da. Izan ere, Gasteiz Hoy atarian egindako elkarrizketan San Pedro berak azaldu zuenez, 64.000 euro bakarrik jaso dituzte. «Kuadrilla bakoitzaren gastu osoaren %10era ere ez da iristen kopuru hori», aitortu zuen San Pedrok. Halere, hori ez dute diru iturri bakar. Aihotz plazako txosnaren bidez ere lortzen dute finantziazioa. «Udalari txosna abuztuak 2an irekitzea eskatu genion, baino ez dute nahi izan», salatu du Batzordeko presidenteak.

Zeledonekin haserre

Zeledonekin duten harremana «hoztu» egin dela ere onartu du San Pedrok elkarrizketa berean: «Zeledonek ez gaitu dagoeneko ordezkatzen». Gorka Ortiz de Urbinaz hitz egiten du, noski, Zalduondoko baserritarra hezurmamitzen duen pertsonaz. «Batzordearena den Zeledonek» iazko jaietan izandako pare bat jarrera ezegoki direla-eta etorri dira tirabirok: batetik, eta betiere San Pedrok azaldutakoaren arabera, txupinazo egunean plazan zehar bidea irekitzen dioten laguntzaileentzako «pribilegio» batzuk eskatu omen zituen, eta, bestetik, «El Correo» egunkariak bere irudia erabili zuen eskumuturreko bat promozionatzeko. «Aurten momentuz ez da hala izan, baina Zeledon bezala egiten duen edozertarako baimena eskatu behar digu», mintzatu da irmo San Pedro.

Azkenik, jaietan urtero Gasteizera gerturatzen den zirkuak ez du animaliarik ekarri aurten. Ikuskizuna iragartzen duten afixetan ere ez da animaliarik ageri. Erabaki hori, duela gutxi onartu den animalien udal ordenantzaren ondorio da, ulertzen zaila den araua. Izan ere, animali basatiekin zein etxekotutako animaliekin egindako ikuskizunak debekatzen ditu ordenantzak, eta, ondorioz, aurten zirkuak ez du animaliarik ekarriko Gasteizera, nora eta zezenketak normaltasun osoz egingo diren hirira. Norbaitek ulertzen al du?

Los sonidos alternativos, en la colina del gaztetxe

La comunidad del gaztetxe de Gasteiz mantiene intacto su espíritu de aportación a las fiestas de Gasteiz, en especial con su programa dirigido a los aficionados a la música que no encuentran en el programa ni de unos y ni de otros un apunte sensible hacia las formaciones menos evidentes.

Mañana se tiene la ocasión de ver a dos grupos metálicos. De un lado, Childrain, una de las formaciones más consistentes en su estilo de Euskal Herria. También de Gasteiz es el quinteto 13 Left to Die, nacidos como Childrain en 2008, y con nuevo batería. Presentan su álbum debut, «Second behind».

El martes el concepto se transforma en ska. Actúan El Bastón de la Vieja, Sirte Tircco, Skaleton Dance y Siroko, estos últimos son también de la capital y acaban de publicar su primer disco.

El miércoles 7 el programa cambia de tonos según la hora. Abrirán Kloaka de Baraka, a quienes seguirán Torii, la percusión de Currumbao y el hard-rock setentero de Whisky Dick.

Para el jueves se monta una potente con Sex Vicious. No, no ha resucitado para las fiestas de La Blanca, pero se tendrá la oportunidad de recordar el sonido de los Pistols, ya que el grupo es un tributo a la banda. A partir de madia noche tiempo para Rat-Zinger. Los seguidores del punk más intenso, de lo más burro de Motorhead que no se pierdan a esta bestial formación de Bilbo. Su último disco es una maravilla, efectivo, potente y martillo. Muy grandes. Y de final de fiesta, pasada la una de la madrugada, unos clásicos, Subversión-X. Larga trayecyoria punk, numerosos discos, un libro sobre ellos y una película que debe de andar en trámites. Experiencia y supervivencia genuina desde Santurtzi.

P. CABEZA

Asier Otxoa eta Izarraitz Zulueta izango dira aurtengo Zeledon eta Neska txikiak. Besteak beste, abuztuaren 7ko Umeen Eguneko protagonista nagusiak izango dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo