GARA > Idatzia > Kirolak> Surf

Itsas kirolak

Itsasoko ekintzen eguna larunbatean Deban

Datorren larunbatean itsasoko ekintzekin lotutako festa izango da Deban.

Haritz LARRAÑAGA ALTUNA

Datorren larunbatean, abuztuak 10, itsasoko ekintzekin lotutako festa antolatu du Debako Yako Surf Eskolak. Arratsaldeko lauretan hasita ekimen ugari izango dira Debako hondartzan.

Lehenik doako ikastaroak izango dira surfa edo arraun surfa egin nahi dutenentzat, edota slackline-an edo longskate-an ibiltzen ikasi nahi dutenentzat. Jarraian, 19:00etatik 21:00etara, slackline erakustaldia izango da; besteak beste, aditu bat Deba ibaia slackline soka baten gainean oinutsik zeharkatzen saiatuko da. Horren ostean, gaueko hamarrak aldera, beste ikuskizun bat izango da. Kasu honetan, Alain Arrizabalaga jet ski txapeldunak fly surf erakustaldia eskainiko du.

Amaitzeko, eta, jada gau giroan murgilduta, «Sumyata Lapsen» filma eta DJ festa izango dira ordu txikietan, guztia, noski, jaki eta edariekin lagunduta. Itsasoko kirolak maite dituenarentzat aukera paregabea, beraz, Debako hondartzan izango dena.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo