Ikurrina erabiltzeko deia egin die Udalbiltzak nafarrei
GARA | BAZTAN
Pasa den uztailaren 19an Garbiñe Elizegi eta Mikel Sobrinok, Baztango eta Elizondoko alkateek, hurrenez hurren, jaso zituzten heriotza mehatxuen aurrean, hauei «aurre egin» eta ikurrina erabiltzera animatu zituen Udalbiltzak Nafarroako herritar, eragile eta instituzioak.
Mehatxuak pairatu zituzten alkateei elkartasuna erakusteaz gain, ikurrina errefusatzen duen instituzio bakarra Nafarroako Gobernua dela adierazi zuen. Ildo beretik hitz egin zuen PSNk ere, mehatxuak gaitzetsi egiten zituela esanez.