GARA > Idatzia > Kultura

UDATE | IZOZTEKO ADINA, Harkaitz Cano

Basque Memory Center

Abdul Gerrikagoitia lehendakariak eta bere taldeak bilduta jarraitzen dute espaziontzi sylesiarren presentzia mehatxagarriaren aurrean nola erantzun asmatu ezinik. Bitartean, Basque Memory Center gunetik dator notizia...


Guggenheim sutunpa-tren geltoki gainean esekita jarraitzen zuten allien sylesiarrek, baina ez zuten erasora pasatzeko intentziorik, itxuraz. Tentsioa handia zen, hala ere. Euskal Protektoratuko agintariak larri zebiltzan. Abdul Gerrikagoitia lehendakaria eta haren eskuineko eskua Aintzane Obereyskere ari ziren Lakuako planetariumetik krisia monitorizatzen. Mustafa Bergarak Nikkei indizeari begira jarraitzen zuen.

-In days like this Goopple lenteak aktibatu eta garai hobe batera alde egiteko gogoa pizten zait... -esan zuen lehendakariak.

-A l´avenir ala iraganera? -jakin nahi izan zuen Aintzane kultur sailburuak.

-Orreagako batailara, zer iruditzen?

-Kar, kar... Aukeran Mikel Laboaren concierto batekin konfor- matuko nintzateke. C´este mieux... Askoz ere txukunagoa eta intentsoagoa.

-Kulturjunkie bat zarelako da hori. Ni ekintza gizona naiz... Action man!

-Maybe, baby...

-That´s new! Noiztik Aintzane prolatinoa bilbatuaz mintzatzen? Journalistak enteratzen badira...

-Estres handiko uneetan bakarrik, je ferai une exception...

-Fucking alliens...

-Agian euren kabuz alde egingo dute...

-Euren kabuz? Aspertuta? No shit...

-Pourquoi pas? Bi egun daramatzate ez aurrera ez atzera...

Orduan heldu zen Basque Memory Center-eko lapurretaren berri.

-We´re done... Hauxe bakarrik behar genuen...

Zomorro saldo bat pitzadura zabaldu berri batetik bezala atera ziren furgoitik beltzezko gizonak, inurriak edo kakalardoak bezala, abaila bizian, inori zenbat ziren zenbatzeko astirik eman gabe, zut kaskoetako antenak, ispilu-estalkidun biserapean ezkutatuta euren aurpegiak. Ezustean harrapatu zituzten denak: ez paseatzaileak eta inguruko eraikin ofizialetako langileak soilik. Baita BMCko segurtasun arduradunak eta funtzionarioak ere.

Sarrerako zaindariak fabrikazio siriarreko Araknida arma elektrikoekin paralizatu ostean, eraikin barruko orobideo zirkuituak desaktibatu eta sotoraino sartu ziren zuzen-zuzenean, hipnoarranpa birtualetan irristatuz. Orri bikoitzeko ateak, kristal gotortua zutenak, sartu ahala irekitzen zitzaizkien, horretarako bortxa minimorik ere erabili beharrik gabe: ez lehergailu plastiko, ez palanka, ez ostikada txikienik ere. Hipnokodeen jakinaren gainean zeuden, itxura guztien arabera. Hackeatu egin zituztela adieraziko zuten gero prentsaurrekoan arduradunek.

Hasieran informazio hura klasifikatua zela, top secret, ezin zutela publiko egin adierazi arren, berehala jakin zen lapurretaren mamia: memoria artxibo guztien artean, 1936 eta 2012 urte bitartean jaiotakoen memoria unitateak lapurtu zituzten. Jende entzutetsuenak aukeratu beharrean jende arrunta, herritar xeheak -«the regular ones», haien hitzetan- izan zituzten oraingoan jomugan. Harrigarria alde batera, merkatu beltzean puskaz garestiagoak baitziren besteak. Horrek jada asko esaten zuen ekintzaileen profilari buruz. Eskandalagarria zatekeen lapurreta edozein kasutan, baina Komando Autonomo Antiglobalizatzaileek eduki neuronal ez-artifizialak bereganatzen zituzten hirugarren aldia zen azken bi hilabeteetan. Profesionalak ziren. Ongi prestatuak. Bazekiten zeren bila zebiltzan: huraxe aurkitu, huraxe eraman. Bidean desbideratu gabe. Zuzen eta azkar. Kazetariak etenik gabe ari ziren galdetzen. Lehendakaria gaizki ari zen pasatzen:

-Susmagarrien arrastorik bai, or are you totally clueless? (Eau de Pluton, pour homme)

-Goiz da yet... Lanean ari gara on that... Matazak hari solte gehiegi dauzka, momentuz (DMC & Anchor, pantone zabaleko hariak: egin zure jertsea!)

-Surely jakin daiteke Komando Autonomoak izan direla? (McDonald´s, I´m lovin´ it!)

-Hala dirudi, baina hipotesi guztiak, all of them, daude oraindik zabalik... (I´m open to you, AdultFilms: 5 doleuros = 6,2 pesoyens, monthly suscription available)

-Badago aurreko lapurretetan eramandako edukiarekin link zuzenik? Lapurtutako materiala atzeman edo erabili den berririk baduzue?

-Ez, apparently. Erabili izan balute, jakingo genuke honez gero... (Everything you always wanted to know about sex but were afraid to ask... Discover the old films of Woody Allen!)

Hori ez zuen inork sinesten, jakina. Komando Autonomoek ez zituzten memoria unitateak merkatu beltzean saltzen, beste bat zen haien asmoa.

-Helburu politikorik badutela esango zenukete?

-Ez.

Irribarre egin zuen bere kolkorako Mustafa Bergarak bere nagusiari begira: «Ja, ipuin zaharra duk hau... Oldest joke in the book, oldest trick in the hat...».

Allien sylesiarrak Guggenheimen eta memoria lapurreta Basque Memory Centerren. Nork esan zuen euskaldun izatea aspergarri zenik?

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo