Aizkora
Kañamares III.a nagusitu da Nafarroako Bigarren Mailakoan
J.L.
Kañamares III.ak irabazi zuen atzo Nafarroako Bigarren Mailako kanporaketa. Berarekin batera, Kañamares II.a, Kastro, Eneko Saralegi eta Pellejero sailkatu dira irailaren 22an Uharte Iruñean jokatuko den finalerako. Bakoitzak bi kana-erdiko eta 60 ontzako bat ebaki behar izan zituen.
Arkaitz Olanok eta Iñaki Vazquezek ere aritu behar zuten, baina momentuz biek aizkora uztea erabaki dute, eta biak jaitsiko dira Hirugarren Mailara. Juanjo Erdoziak ere jardun behar zuen, baina min hartuta dago, eta ezin izan zuen aritu.