GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

Txinga

Agirregabiriak eta Diazek erakustaldia emanda irabazi dute Algortan

J.L.

Juanjo Agirregabiriak eta Nagore Diazek irabazi zituzten herenegun, Algortan, Euskal Herriko txinga-eroateko txapelak.

Mutilak esku banatan 50 kiloko txingak zituztela aritu ziren lanean, eta Agirregabiriak 27 plaza egin zituen. Bigarren postuan Drame sailkatu zen, eta berak 25 plaza egin zituen. Perezek osatu zuen podiuma 20 plaza pasa eginda. Perez de Heredia sailkatu zen laugarren eta azkena.

Neskak 25 kiloko txingekin aritu ziren, eta Diazek 38 plaza, 3/4 eta 6,47 metro egin zituen. Bigarren Sousa sailkatu zen 37 plaza pasarekin, eta Oreiak osatu zuen podiuma 10 plazarekin. Azkena Maldonado sailkatu zen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo