GARA > Idatzia > Kultura

UDATE | DONOSTIAKO ASTE NAGUSIA

Espiral baten gisan harrapatzen gaituzten besten lau aurpegi

Geldirik egon arren, mugitzen ari da lehen irudia. Eskuinekoa mutu dago, baina ederki aditu daitezke gaztetxoen garrasiak. Su gorriekin, eztanda egiten dute begiek, eta turistek bezala hiri berri bat ikusten dugu.

p054_f01.jpg

p054_f02.jpg

p054_f03.jpg

p054_f04.jpg

Maider IANTZI | DONOSTIA

Urte osoko berak dira kaleak, baina desberdinak dirudite beti abuztua ailegatzen denean. Parte Zaharreko kafetegi batean gosaltzen, mahaia bete janari eta edari, Holandan edo Parisen gaudela iruditzen zaigu, hizkuntza desberdinak aditzen, turistaz inguratuta, eurak bezala egun osorako indarrak hartzeko moduko otordu handia egiten. Etxetik atera gabe bidaiatzea bezala da ia-ia.

Kaleetan barneratzean, nahasi ez daitezen, «Turistok, gogoratu: ez zaudete ez Espainian ezta Frantzian ere, Euskal Herrian zaudete» dioten pankartek egiten diete ongietorria kanpotarrei, herri honen maparen marrazki eta guzti. Irudian ikusten den bezala, bisitariek interesez irakurtzen dituzte eta argazki kameran gordetzen dituzte aldarrikapenak.

Turista batek gure herriari buruz galdetzen digunean, egunero igarotzen garen eraikin baten edo maiz dastatzen dugun pintxo baten inguruan, guk ere bere begiekin begiratzen diegu une batez guretzat ohikoak diren gauzei, begi berriekin, eta ederrago ikusten ditugu. Kanpotarrak izanik hemen oporrak pasatzea gustatuko litzaigukeela ere pentsatu izan dugu!

Denda eta ostatuetan turistatzat hartzen gaituzten sasoi honetan, besten zurrunbiloak harrapaturik, opor sentsazioarekin dihardugu lanean, ze egunetan bizi garen ahantzita. Goiko argazkiek osatzen duten irudiari ere espiralaren antza hartu diogu hasieratik. Mugimendua, musika, argia eta emozioa soberan dituen espiral batena.

Gogoan iltzatzen diren momentuak dira: itsasertzetik bizikleta edo patinetan haize freskoa hartuz emandako paseoa, lagunekin lotsa guztiak alde batera utzita oihuka eta saltoka disfrutatutako kontzertua, edo su gorrien argi eta soinu indartsuak begietan eta barren guztian eragindako eztanda.

 
Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo