GARA > Idatzia > Kultura

UDATE | Estibalitz EZKERRA, Literatur kritikaria

Zerrendak (I)

 

Ikasturtea hasteko aste batzuk baino ez dira falta eta dagoeneko hasi dira egunkariak zerrendak argitaratzen: zeintzuk dira eskolarik/unibertsitaterik onenak, zeintzuk lortzen dute ikasle gehien lan merkatuan jartzea, eta abar. Zalantzarik ez dut zerrendak egitearena kontu arras gizatiarra dela; gauzak antolatu eta kategorizatzea giza-jakintzaren oinarrian daude. Beste kontu bat da zer interes motari erantzuten dioten antolaketa eta kategoria horiek (Foucaultek «The Archeology of Knowledge» eta «The Order of Things»-en ezin hobeto heltzen dio gai horri), baina nolabaiteko ordenarik jarraitu gabe zaila egiten zaigu pentsatzea, eta zer esanik ez arrazoitzea. Hala ere, ezin dut ukatu batzuetan harritu egiten naizela gure «zerrenditisarekin» edo, hobeto esanda, haren eraginez (eta haren izenean, susmoa baitut haren existentziaz jakitun «zerrenditisari» jarraipen ematen diotela batzuek nahita) egiten diren zerrendekin. Zein da haien helburua? Zerbait ikas dezakegu haietatik? Erantzuna baiezkoa izatekotan, zer zehazki? Galdera horiek etorri zaizkit burura eskolak eta unibertsitateak betiko moduan baloratu eta zerrendatzeaz nazkatuta, bestelako metodo bati heldu dion egunkari batek plazaratutako zerrenda ikusterakoan. Zerrenda horretan, hain zuzen, literatur zaleenak diren hamar eskolak eta unibertsitateak azaltzen dira. Literaturaren eta, oro har, giza-zientzien krisiaren (h)istorian ez dakit zenbatgarren kapituluan gauden honetan (giza-zientziak beti daude krisian, baina une batzuetan krisia are larriagoa dela ematen du), berri ona dirudi eskola batzuek literaturari eskaintzen dioten arretak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo