GARA > Idatzia > Kultura

UDATE | IZOZTEKO ADINA, Harkaitz Cano

Ez umeari egia esan

Didi Larrea euskaltzaina da... Baina ez hori bakarrik. Badakigu soldata osatzeko bestelako lan ez-erabat-garbiak ere egin behar izaten dituela. Ageriko bizitza bat dauka. Baina baita ezkutuko bat ere.


San Mames Barria da Eremu Babestua eta babestu gabea bereizten dituena: aurki beteko du a century. «Zu zara nagusia: Under Your Responsability Beyond This Point», graffiti ironiko horrek eman dit welcomea iluntasunera. Alde basatian sartzera noa. Better watch your step, buddy. Garai batean euskal orobista publikoaren egoitza izandako building fantasmala dago bertan. Hutsik erabat. Aspaldian arpilatu eta saldu zuten txatartegietara errumanoideek balio minimo bat izan zezakeen ia guztia. Orobistak ere izan baitzuen bere golden agea, hard to believe. Betazalpeko oronetaren garaia indarrean sartu aurretik. Oraindik ere geratzen da errumanoideren bat, eskailera mekaniko rustyari puskaren bat kendu guran. Inguruan, sasiak. Zakurrak izateko handiegiak diren izaki konkordunak deep in the darkness... Oinez jarraitu dut tarte batez, hartxintxarrez osatutako bidearen alde bietan dauden zuziei esker putzuak saihestuz.

Euskaltzaindiko soldatak ez baitu ematen, jakina. That´s why egiten dizkiodan Mustafari bestelako lantxoak. Eremu Babestutik kanpoko materiala ekarri eta eraman. Politikarientzako memodosiak? Among other stuff. Badakit weaponak ere badirela. Baobileko erriberan utzi dut Mustafaren latest enkargua. Aukeran nahiago ez jakin who the fuck is gonna use it. Gero, igandeko Athleticen partida erosi dut stuff-it konpresio kapsulan -ordu eta erdi minutu bakarrera ekarria- eta larrua gozatu dut Bilbiko Killing Me Softly orgasmotekan, ralenti moduan -berrogeita hamar segundo laurogeita hamar minutura ekarriak, nahiz eta Norarekin larrutan egin ondoren dena zaidan eskas-. Denboraren orea eta maneiua, hori da XXII. mendeko asmakizunik onena, no doubt. Ez dakit nola bizi ziren without iraganean. Ehun eta hamar doleuro gastatu ditut, orotara, just for fun. Errudun sentitu behar nuke? Drogak garestiak dira, baina zerbaitegatik ibiltzen naiz azpilanean. Ez nuke nahi the fucking richest man izan hilerrian. Gero, hurrengo txangoa: nire bizitza normalera. Euskaltzain oso eta aldizkako arma trafikante izateaz gain, nik ere badaukat nire alde ezkutua eta azukre koskorra. Beloved wife and beloved son. Home sweet home. Harrituta? Ez ni bezainbeste, that´s for sure.

Emaztea dibertiakupuntura orratzak lepoan sartuta topatu dut.

-Erretzen hasi zara again?

-Urduri nago...

-What gertatu da?

-Izoztearena...

-Nola?

-Umeak galdetu egin dit...

-And? Zer esan diozu?

-Zer nahi zenuen esatea? Gure semea da...

-Can´t believe it! Ez zenion the truth esango?

-Ez, egia ez diot esan... baina...

-But what the hell galdetu dizu zehazki?

-Konturatu egin da... Bera bakarrik... Bere gelakoak, eskolan, bera baino altuagoak dira denak, neskei buruz hasi dira hizketan, nerabeak dira ia...

-Zenbat aldiz esan behar dizut ez zaidala gustatzen etxean batuan mintzatzea, for Christ´s sake? Zer esango dute nitaz Euskaltzaindiko hurrengo batzarrean, enteratzen badira?

-Barkatu... Esan nahi dut... sorry... Baina umeak...

-Damn it! Lehenago izoztu behar genuen, haurreskolan izoztu behar genuen, banekien! Bost urteko umeak, horiek dira onenak...

-Bihozgabea da hori egitea... Besides, legea ez zegoen oraindik indarrean...

-Ez, hemen dena berandu heltzen da: zaborren kudeaketa, hala moduzko autonomia, sutunpa-trena, Izozte Akta... Dena berandu eta dena trakets! Fuck! Urte pare batez atzeratu nahi genion nerabezaroa, hain azkar hazten dira... Baina jada beranduegi da. It´s too late to stop now...

Esaldi hura ezaguna egin zitzaidan. XX. mendeko disko zahar baten izenburua zela jakinarazi zidan oronet operativeak eskuin betazalaren ertzean. Van Morrison. Shit. Oraingoan ere egile eskubideak ordaindu beharko nituen, copyrightdun esaldiak erabiltzeagatik. Bloody royalties!

-Baina... bere bizitzarekin jolasean ari gara. Ez da tokatzen zaion garaian nerabe izango... ez da inoiz gazte eta errebeldea izango...

-Disgustu gutxiago guretzat, eta neke gutxiago berarentzat. Bloody ondo pentsatutako erabakia izan zen...

-Too many sintesi hartu genituen hori erabaki genuen gauean...

-Cut that crap...

-Ados egotera derrigortu ninduzun...

-Ez da hori egia... begiratu zure memounitatean, bloody agree zeunden!

-Yes, but... orain ez dut hain garbi ikusten.

-Pentsatzea zeneukan lehenago, think it over before...

-Pentsatzen hasita nago ni ez naizela izoztuko...

-Baina what the fuck gertatzen zaizue emakume guztioi?

-Emakume guztioi?

-Zuk egin nahi duzuna, nik ez daukat hortik aurrera segitzeko asmorik. Getting old sentipena? Ile zuri pare honekin more than enough... Ahal bezain pronto izoztuko naiz.

-Bakarrik egin beharko duzu. All alone.

Egun horietako bat zeukan emazteak. Konpresio kapsula bat hartzeko gogoa sortu zitzaidan. Baina berarekin negoziatu beharko nuen lehenbizi. Hori zeukan elkarbizitzak.

-Hartuko dugu konpresio kapsula bat bloody kontu hau lehenbailehen ebazteko?

Ez zirudien oso gustura, baina amore eman zuen: hiru ordu laurdeneko sesioa minutu bakarrean konprimitzea erabaki genuen. Konpresio-eztabaidatik bloody exhausted esnatu nintzen. Loak hartu eta ez nintzen clockworkak jo arte iratzarri. Emaztea out zen by then. Dardaraka hasi nintzen, cold turkey: I bloody needed memodosi bat.

... biharko kapitulua:

BAHIKETA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo