GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

berria, Iñaki Petxarroman 2013/8/16

Egipto, odoletan

Mohamed Mursiren aurkako estatu kolpea eman zuten militarrek agenda propioa baldin badute, garbi dago agenda horrek ez duela laguntzen ez herrialdea baretzen, ez normalizatzen, ez bake egoera batera eramaten. Ehunka hildako utzi dituzte jadanik Mursiren aldeko Anaia Musulmanen protesta kanpalekuak indarrez desegin ondorengo gatazka eta istiluek. (...) Gerra zibilaren mamua ere aipatzen hasi dira aditu eta analista batzuk. Armadaren barruan zatiketaren bat gertatu beharko litzateke horretarako, ordea, haiek baitaukate indarraren monopolioa, eta ez dirudi erraza halako zatiketarik gertatzea Egipton.

AEBetako gobernuak, itxuraz behintzat, distantzia hartu du militarren kolpearekin, eta atzo Barack Obama lehendakariak Egiptoko Gobernuari mezu hau bidali zion: «Ezin diegu harremanei eutsi orain arte bezala, ikusita bortxakeria erabiltzen dela». Alabaina, gogoratu behar da duela bi aste John Kerry AEBetako Estatu idazkariak nolabaiteko babesa eskaini ziola Mursiren gobernua indarrez egotzi zuen militarren mugimenduari.

AEBek harreman ona izan zuten Hosni Mubarakekin, eta, beraz, bortxakeriarenak ez dirudi aitzakia serioa. Baina serioa litzateke Egipto gatazkan amiltzea, horrek Ekialde Hurbil osoan izan dezakeen eraginagatik. Eta tartean Israel eta interes ekonomiko handiak egonda, AEBak ez dira geldirik egongo.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo