udate
Hazparnek bi jaialdi hartuko ditu abuztuko azken bi asteburuetan
GARA | DONOSTIA
Hazparnek Art'egunea, kaleko arteen festa, ospatuko du hilaren 25ean laugarrenez. Agertokia Eihartzea parkea izango da, eta sarrerak 5 euro balioko du zazpi urtetik gorakoentzat. Helburua: familia eta lagunekin egun polit bat pasatzea. Jaialdia 12.30ean hasiko da piknik musikalarekin. P'tit Balu swing taldea eta Indart Anaiak euskal musikariak arituko dira. Hauen atzetik, musika gehiago eta antzezlanak izango dira 18.30ean azken emanaldia egin artean.
Hurrengo asteburuan, alegia, abuztuaren 31n, Hitzahats jaialdiaren txanda izango da. Euskal kulturari eta euskarari bultzada emateko asmoz egingo dute lehen aldiz festa hau, herriko plazan. Egunean zehar bertsolariak eta poteoa izango dira, eta arratsaldetik aurrera kontzertuak izango dira gaztetxean.