GARA > Idatzia > Euskal Herria

Emakume batek Tolosan jasandako erasoa salatu du Bilgune Feministak

GARA |

Atzo goizaldean emakume batek Tolosan jasandako erasoa gogor salatu zuen atzo bertan prentsa ohar batez bidez Tolosaldeko Bilgune Feministak. Ibarrako jaietatik etxera bueltan zihoala jazo zen erasoa, goizeko zazpiak inguruan. Emakumea oihuka hasi zen eta horrek jendearen arreta erakarri zuen, emakumeak alde egitea lortzeraino.

Herrietako jaietan «alarma gorri guztiak» piztu beharrean aurkitzen garela gaineratu zuen Bilgune Feministak oharrean, «festa giroa eta gauaren babesa baliatzen baitute erasotzaileek emakumeon aurka egiteko». Horren aurrean, «beharrezkotzat» jo zuen emakumeen aurkako indarkeriari buruz eztabaida soziala piztea eta kasu gehiago gerta ez daitezen «erantzuna eta konpromisoa» hartzera gonbidatu zuen gizartea, «guztion ardura baita indarkeria sexistarekin amaitzea». Emakumeei, berriz, erasoak salatu eta kalera ateratzeko dei egin zien.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo