GARA > Idatzia > Iritzia> Gutunak

Mikel Goldarazena Irurtzungo Sortu

Inasa: langileen borroka, Nafarroako Gobernuaren utzikeria

Lehengo astean Inasako langileek eta Irurtzungo herriak lanpostuen alde egindako borroka luzearen amaieraren lekuko izan ginen. Irudiek hitzek baino gehiago diote, langileak atsekabeturik, Guardia Zibilaren jipoi, isun eta atxiloketen artean. Ulertezina langile hauentzat nola bideragarria zen enpresa bat, inbertsore batekin, erosketa eskaintza batekin... eraitsi egiten den, bere etxeko lanak egin ez dituen Nafarroako Gobernuaren pasibotasunaren aurrean.

Sakanan %30eko langabezia tasa izanik eta Inasako ekoizpena eta lanpostuak mantentzeko aukera zegoenean, Nafarroako Gobernuak beste alde batera begiratu du, langileak bakarrik utzi ditu, Irurtzun eta Sakana baztertuz.

Non egon da denbora honetan guztian Nafarroako Gobernua? Zer egin du Lourdes Goicoechea kontseilariak enpleguaren defentsan? Non egon dira UPN eta horrelako egoerak ahalbidetzen dituen legedia onartzen duten beste alderdiak?

UPNko zenbait buruzagi Irurtzunen egon ziren uztailaren 17an, jaiei hasiera ematen dion suziriaren aurretik Udalak prestatzen duen lunchean. Bitartean plazan, haiek zeuden balkoiaren azpian, Inasako langileek Nafarroako Gobernuaren babesa eskatzen zuten. Ez ziren ez jaitsi, ez haiekin hitz egiteko lana hartu ere!!

Abuztuak 14, asteazkenarekin Inasaren eraispena hasi zen. Orduan Nafarroako Gobernua, Lourdes Goicoechea kontseilaria eta UPN desagerturik zeuden, egun horretan ez ziren Irurtzunera etorri, ez zuten deus egin Irurtzunen eta Sakanan lanpostuak berreskuratzeko, sortzeko... denbora luzean izango den aukerarik onena pasatzen utzi zuten.

Beste behin ere kapitalismo basatienaren morroi direla erakutsi digute.

Beste behin ere langile klasearekiko duten errespetu falta erakutsi digute.

UPN kanpora!

Sakanan bizi eta lan!

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo