Olatz Etxebarria | Gasteiz
Desanexioak
Madrilgo Gobernuak EAEn duen Ordezkaritzak Igeldo Donostiatik bereizi edo ez erabakitzeko kontsultan ere sartu du muturra. Igeldoarrei galdetu ahal izateko, Madrilen baimena behar omen du Gipuzkoak. Aurretik izandako desanexioetan, esate baterako, Lasarte, Astigarraga edo Ajangizenetan, ez zen horrelako esku-sartzerik izan. Zergatik ote?