GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

urte politiko berria, abian

Urkullu Estatutua berritzearen alde ageri da, baina ekarpenik egin gabe

Inolako ustekaberik gabe ekin dio urte politiko berriari Lakuako Gobernuak. Krisialditik ateratzea du lehentasun, aurrekoan bezala. Izatekotan, gauza berri bakarra Estatutua eraldatzeko nahia da. Hala ere, Iñigo Urkulluk ez du horretarako ekimen propiorik, ez eta helburu finkorik ere. Soilik Legebiltzarrari dei egiten dio, eztabaida abia dezan, «Espainiarekiko eta Euro- par Batasunarekiko harremana berrituz».

p004_f01_40207.jpg

Ramon SOLA | DONOSTIA

Luze baina albisterik gabe joan zen Iñigo Urkullu lehendakariarekin urte politiko berriko estreinako agerraldia. Ohiturari jarraituz, Donostian egin zuen Lakuak Gobernu Kontseiluko bilkura, nonbait honekin uda amaitutzat ematen dela irudikatuz. Ekainean erabilitako mezu berberak errepikatu zituen Urkulluk; izan ere, udaberri aldean landutakoaren ondotik udazken honetan «uzta» jaso behar duela adierazi du. Erakundeekin, alderdiekin, bai eta Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentearekin ere posible ikusten du akordioak eskuratzea.

Bere ustez, krisialditik ateratzeko urtea beharko luke izan hurrengoak -«irteteko aukera hor dago, baina irabazi behar dugu», zehaztu zuen-. Bakegintzan aurrera egitekoa ere bai; horren inguruan «baikor» ageri zen eta etsipen sentsazioari aurre egin zion, «duela bi urte baino hobeto» gaudela ziurtatuz. Normalizazio politikoaren alorrean orain arte baino indar handiagoa jarri zuen atzokoan, eta Estatutua berritzearen alde agertu zen («berrirakurri» eta «berregokitu» hitzak ere erabili zituen lehendakariak).

Urkulluren ustez, eztabaida honi heltzeko garaia da, eta ildo horretatik «Gernikako Estatutua azkeneko 34 urte hauetan eraldatu ez den bakarra» dela nabarmendu zuen behin baino gehiagotan Donostiako Miramar jauregiko hitzaldian. Hala ere, lehendakariak Gasteizko Legebiltzarrean jartzen du eraldatze horren ardura guztia, ekarpen propiorik egin gabe eta helbururik zehaztu barik. Prozesua burutzen denean, «Espainiarekiko eta Europar Batasunarekiko harremana» ezberdina izan beharko litzateke. Besterik ez du esan Urkulluk. Honi lotuta, Madrildik bultzatzen ari den birzentralizazioa ere kontuan hartu behar dela erantsi zuen.

Kataluniako prozesuaren abiadak ezaugarrituko du aurtengo jarduna. Adierazgarria izan zen Urkulluk, kazetari baten galderei erantzunez, Diadan deituta dagoen giza-katearen alde egiteko aukera errefusatu zuela. Hori ez zela bere egitekoa erantzun zuen, eta soilik «errespetua» agertu zion Generalitateak hartutako jarrerari.

«Ez naiz geldirik egongo»

Gatazkaren konponbideari dagokionez, are zehaztapen gutxiago eman zuen Iñigo Urkulluk. Uztailaren 15ean Mariano Rajoyrekin bildu zela baieztatu zuen eta auzi hau mahai gainean egon zela onartu zuen, baina beste ezer argitu gabe.

Udan zehar askoren ahotan egon diren zurrumurruez galdetuta, ETAren balizko desarmeaz hitz egiteari uko egin zion lehendakariak. Hori gizartearen gehiengoaren nahia dela baino ez zuen esan, eta horrekin batera bestelako neurri batzuk har litezkeela aipatu zuen jarraian, «espetxe politika gizatiartzea» esaterako. Urrian abiatuko diren makroepaiketa politikoak, 76 euskal hiritar auzipean dituztenak, ez zituen aipatu.

Lakuako Gobernuak ekainean aurkeztu zuen Bake Planari buruz, positibotzat jo zuen gainerako taldeek ekarpena egiteko konpromisoa hartu dutela (nahiz eta PPk, UPyD-k, bai eta PSEk ere, antzeko osoko emendakin bat iragarri duten). Lehendakariak ez zuen argi utzi zer gertatuko den gero, aurreikus daitekeen bezala adostasunik ez bada. «Ni ez naiz geldirik egongo», ziurtatu zuen, baina honetan ere inolako zehaztapenik eman gabe.

Bitartean, lehentasuna ematen dio egoera ekonomikoari, eta maiatzean foru aldundiekin eta Eudelekin, batetik, eta alderdi politikoekin, bestetik, egin zituen bileretatik emaitza oparoak ateratzea espero duela esan zuen. PPko Gobernuarekin duen harremana ere hobetu dela aipatu zuen zeharka, udazkenean Rajoyrekin «etsita» zegoela eta orain aldiz «lan dinamika abian» dutela esan baitzuen. Defizitaren eta kupoaren inguruan akordioa lor lezaketela uste du Urkulluk. Orokorrean, Euskal Herrian zein Madrilen lortuko diren adostasun guztiak krisialditik atera ahal izateko behar-beharrezkoak izango direla berretsi zuen. «2013a krisialdiko urterik gogorrena izatea» nahiko lukeela nabarmendu zuen.

AKORDIOA, GERTU

Zerga mailan EAJ-PSEren arteko akordioa gertu dagoela berretsi zuen Urkulluk, eta honek 2014. urterako aurrekontu akordioa «erraztu» beharko lukeela dio, baina guztiz segurutzat eman gabe. «Aurrekontu soziala izango da, aurrekoa bezala», ziurtatu zuen.

ERTZAINTZA

Haserre ageri zen lehendakaria, kalean inoiz baino ertzain gehiago dagoela aipatu ziotenean. Promozio berri baten ondorioa baino ez dela erantzun zuen. Beste arlo batzuetan murrizketak daudela gogorarazi zioten orduan, eta ukatu egin zuen Urkulluk.

APOYO A DONOSTIA

Urkullu confirmó que fue informado por Juan Karlos Izagirre de la Conferencia de Donostia antes de anunciarla en Hiroshima. Se declaró a favor de esta iniciativa de alcaldes, aunque matizó que Lakua no decidirá si acude hasta ver el programa.

Moncloa promete «colaboración leal» a Lakua

La vicepresidenta del Gobierno español, Soraya Sáenz de Santamaría, también confirmó haberse reunido con miembros del Gobierno de Lakua y del PNV para hablar de cuestiones «que les preocupan», que son «diversas». Enunció solo una de ellas: el Cupo, sobre el que el lehendakari dio a entender que se han producido avances. Y prometió a Urkullu que «el Gobierno quiere mantener una colaboración leal tanto con la administración autonómica como con el grupo parlamentario del PNV».

En paralelo, Rajoy recaba la opinión del PP vasco. El miércoles recibirá en La Moncloa a Arantza Quiroga, presidenta en la CAV, en la que será la primera recepción de este tipo.

El PNV tilda al Estado español de «losa» y sitúa el Concierto como «casus belli»

El habitual arranque de curso del PNV en Zarautz tuvo como protagonista por vez primera a Andoni Ortuzar, presidente jelkide que arrancó aplausos al afirmar que los vascos deben quitarse «cuanto antes esa pesada losa que se llama España» para avanzar hacia «una nación en Europa donde imperen la justicia social y el desarrollo».

Ortuzar no explicó qué estrategia tiene el PNV para ello, más allá de confirmar que la cuestión del nuevo estatus será introducida en el Parlamento de Gasteiz. Pero en este contexto sí advirtió al Gobierno del PP contra sus ambiciones centralizadoras, y en concreto contra la tentación de atacar el Concierto Económico. Explicó a Rajoy que ese es «el punto de soldadura» con el Estado español, de modo que «si se rompe» los vascos se sentirán «libres y liberados de cualquier atadura y compromiso jurídico con el Estado».

El modelo de Estado español «hace aguas por todas las esquinas», subrayó el líder del EBB.

Mostró también su disgusto con las actuaciones del delegado del Gobierno español en la CAV, Carlos Urquijo, durante las últimas semanas. Para Ortuzar, este ha sido «un buen verano, tranquilo», pero parece que al PP le cuesta «aceptar esa normalidad» y «no la ve con buenos ojos. Parece que necesitan tensionar nuestra sociedad», denunció. Con ello cree que se retroalimenta con la izquierda abertzale, a la que observa «con la boca pequeña protestando, pero por dentro felices de tener un nuevo argumento para hacer victimismo».

A su juicio, hace falta «una miopía política enorme o una necesidad de desviar la atención todavía más grande» para «no darse cuenta de a quién beneficia el desatino» protagonizado por Urquijo en su veto a la txupinera de Bilbo. «No creemos en esa figura, no pinta nada, no creemos que va con el Estado autonómico», concluyó Ortuzar en alusión a los delegados gubernamentales.

La otra gran parte de la intervención del presidente del PNV estuvo dedicada a criticar a la izquierda abertzale, tanto por su actitud ante las opciones de resolución del conflicto -ya que entiende que no hace lo suficiente- como en lo tocante a la gestión de EH Bildu en Gipuzkoa. Llegó a decir que este herrialde va camino de ser «la Corea del Norte europea» y que el PNV no lo va a permitir.

Pero fue sobre todo Joseba Egibar, como viene siendo norma, el encargado de cargar contra EH Bildu, a la que se refirió siempre como «izquierda abertzale». Le exigió «respeto» hacia el PNV, porque entiende que sufren ataques injustos por la gestión de la anterior Diputación. «Vienen a aplastarnos», indicó en un momento dado. Para Egibar, cada fuerza política tiene su espacio y esos dos mundos tienen que «respetarse y mirar hacia el futuro».

El dirigente jeltzale en Gipuzkoa censuró igualmente a la izquierda abertzale que «no está en la construcción nacional» porque «su problema son los presos», y le trasladó además que «este pueblo necesita una explicación de por qué ha acabado la lucha armada». Egibar aportó su propia respuesta: «No ha sido eficaz».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo