GARA > Idatzia > Kultura

UDATE

Usakoko salto txapelketa ospatuko dute gaur Oņatin, Surf Festaren 6. edizioaren baitan

Oñatik hainbat kirol eta kultura ospakizun bakar batean biltzen dituen festa ospatuko du gaur; ibaiko ur hotzera salto txapelketa, pinoi finkoko bizikleta lehiaketa, patinetean ibiltzeko aukera, musika...

p048_f01.jpg

GARA | DONOSTIA

Oñatin Surf Festaren seigarren edizioa ospatuko dute gaur egun osoan zehar. Festa honek «surf» hitza badarama ere, beste kirol batzuen batuketa da, urak berebiziko protagonismoa badu ere. Hala, Usakoko ibai-putzuan salto txapelketa egingo dute 11.00etatik aurrera. Udako egun beroetan bertara jende ugari gerturatzen da «Oñatiko hondartzako ur hotzetan bustitzera, baina bihar ez da lasaitasunik izango. Mozorroarekin edo hori gabe, garrasika edo atzerako itzulipurdiak airean eginez, ikuskizuna bermatzen dute parte hartzaileek.

Irabazleak nortzuk diren ezagutarazi aurretik, arratsalderako beste hainbat ekintza prestatu dituzte. 18.30ean PETA animalien aldeko elkartearen erakusketa bat zabalduko dute, eta ordu berean longboard slalom patineteak probatzeko aukera izango da. Bitartean, sardinak banatuko dituzte herrian. Amaitzean, salto txapelketako irabazlea nor den esango dute.

Gaueko hamarretan, beste kirol proba bati ekingo diote, ordu horretantxe hasiko baita Surf Fixed Kriterium pinoi finkoko bizikleten lasterketa. Proba berezia da oso, herriko kaleetan barrena egiten baita, gauez, jendea jai giroan barneratuta dagoela.

Festa agurtzeko kontzertua izango da gauerdian Triz3ps taldearen eskutik, Kale Zaharreko plazan. Donostiako taldeak 80-90 hamarkadetako musikan oinarritutako zenbait kanta berri aurkeztuko ditu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo