GARA > Idatzia > Kultura

UDATE | jaialdia

Arabako garagardoen dastaketa Angostoko monasterioko udako festan

Gaubea herriak udako jaia ospatuko du bihar Angostoko monasterio inguruko zelaietan. Ferian kirol eta ganadu erakustaldiak egoteaz gain, Araban egindako garagardoen dastaketa da nabarmentzekoa. Txartelak erosiz garagardoa edan ahal izango dugu eta jatekoa ere izango dugu. Menua, txahala patatekin, Boilur elkarte gastronomikoaren eskutik. Postu txikiak ere izango dira zelaietan, tokiko produktuak erosteko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo