GARA > Idatzia > Euskal Herria

Herritarron Epaia ekimenak azken-aurreko pausoa eman du Bilbon

Orain dela zenbait hilabete hasi eta datorren irailaren 14ean Anaitasuna pabilioian amaitu den ekimen ibiltariak urrats garrantzitsua eman zuen atzo Bilbon, dozenaka alderdi, sindikatu, eragile eta elkarteen babesa, sinaduretan sinbolizatuta, lortuz.

p010_f02.jpg

Mikel PASTOR | BILBO

Euskal Herri osoko 80 herri baino gehiago bisitatu ondoren, Herritarron Epaia ekimen ibiltaria azken-aurreko urratsak egiten ari da, hurrengo larunbatean, irailaren 14an, Iruñeko Anaitasuna pabiloian azken urratsa egin aurretik.

Atzo Bilboko Kafe Antzokian egin zuen geldialdia, eta alderdi politiko, sindikatu, eragile eta dozenaka norbanakoren babesa jaso zuen Herrirak martxan jarritako ekimenak.

Ekitaldiaren hasieran, Ines del Rio presoaren, eta oro har, 197/2006 doktrinaren gaineko epaiari buruzko informazioa zabaldu zuten, testuingurua argitzeko. Azaldu zutenez, Europako Giza Eskubideen Auzitegiak laster jakinaraziko du tafallarraren gaineko behin betiko epaia.

Estrasburgoren epai hori «erabakigarritzat» jotzen du elkarte solidarioak, Ines del Rioren egoeraz gain, 70 euskal preso politiko inguru kalera aterako liratekeelako.

Horren harira, euskal gizartearen gehiengoa salbuespenezko doktrina horren kontra dagoela nabarmendu zuen Herrirak, eta gaineratu zuenez, hori bertan behera uzteko eskaria arlo politiko, sindikal, sozial eta juridikotik dator.

Irati Tobarrek eta Susana Velezek, plataformaren izenean, hartu zuten hitza. Azaldu zuten urteak daramatela kondenak era artifizialean luzatzen dituen doktrina indargabetzeko borrokan, «ehunka dinamika sustatuz herriz herri».

Horrez gain, bi kideek irmotasunez salatu zituzten dispertsio politikak egunotan eragin dituen ondorio lazgarriak: «Espetxe politika eta salbuespen neurrien adierazle krudelak ezagutu ditugu berriz. Sakabanaketa, berriro ere, giza eskubideen urraketa larriaren seinale izan da. Horren adierazle ezin garbiagoak dira Asier Aginako presoaren bi senidek izandako istripua, eta Pablo Gorostiagari, baimena izan arren, galarazi izana hiltzear zuen Judith Uriarte emazteari azken agurra ematea».

Sinatzaileak, anitzak

Ekitaldiaren erdialdera, geldialdia egin zuten bi hizlariek, eta eragile ezberdinetako kideak agertokira igo ziren Herritarron Epaiaren liburua sinaduraz betetzeko.

Bertan bildu ziren, euren elkartasun mezu laburra gaineratzeko, Eusko Lurra Fundazioa, Euskal Herrian Euskaraz (EHE), Lokarri, Bilgune Feminista, Ikasle Abertzaleak, Etxerat, ESK, LAB, STEE-EILAS, CCOO sindikatuko zenbait kide -Loli Alfonso edo Oscar Arenas, esaterako; hori bai, maila pertsonalean-, ELA, HIRU, Eusko Ekintza, EHK, Gorripidea, Aralar, Eusko Alkartasuna, Sortu eta Ezker Batua-Berdeak-eko zenbait ordezkari.

Herrirak argi utzi zien bildutakoei «desafio izugarria» dugula aurrean: «Salbuespenezko neurriak deuseztatzea lehenbailehen. Garbi dago gobernuek ez dutela nahi. Eta horrexegatik, unean uneko epaiak eta mobilizazioak ez ezik, egiazko marea soziala ere behar dugu, immobilismoari nagusituko zaion herri mugimendu indartsu bat, horrek behartuko baititu Madril eta Paris giza eskubideak errespetatzera, nahitaez».

Saioa amaitzeko, ekimena babesteko grabatutako spota aurkeztu zuen Gotzon Sanchezek, obraren zuzendariak. Adierazi zuenez, aurtengo spotak «Denbora» obrarekin zerikusia dauka -berak protagonista lanak egiten zituen laburra, alegia-, «biek denboraren galeraren gaia jorratzen dutelako, kartzelak guztiz kentzen dizuna, hain zuzen».

Iruñea toma hoy el relevo de la iniciativa

Tras el acto que tuvo lugar ayer en Bilbo, la iniciativa Herritarron Epaia llega a Iruñea. La cita en la capital navarra será esta tarde a las 19.00, frente al Parlamento, en el paseo de Sarasate. Se escenificará el apoyo popular recogido estas semanas a lo largo y ancho de Euskal Herria a la espera de la decisión del Tribunal de Estrasburgo sobre el recurso presentado por el Estado español ante la sentencia que dejaba sin efecto la doctrina 197/2006, que ha supuesto el alargamiento de la condena a decenas de presos vascos. Iruñea también acogerá el punto final de esta iniciativa itinerante con un acto que tendrá lugar en el pabellón Anaitasuna.

Herrira se ha marcado como un reto para iniciar el nuevo curso política llenar el recinto del barrio de Donibane.

Herritarron Epaia continúa su camino también en Lapurdi, ya que ayer llegó hasta la Plaza de Urruña. Este domingo, la cita es en la Plaza de Sara, al mediodía.

Por otra parte, en defensa de los derechos de los presos, ayer se registraron concentraciones en los barrios iruindarras de Errotxapea (28) y Sanduzelai (20) y la localidad vizcaina de Santurtzi (35). GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo